Euskal Sagardoa
Euskal Jaiak Durango
Dendak Bai
Bvrns Academy Durango

Zabalik dago Ferixa Nagusiko Nekazaritza eta Artisautza Azokan parte hartzeko eskaera egiteko epea

Zabalik dago Ferixa Nagusiko Nekazaritza eta Artisautza Azokan parte hartzeko eskaera egiteko epea

Elorrioko Udalak 2026ko Nekazaritza eta Artisautza Azokan parte hartzeko eskaera epea ireki du. Azoka irailaren 6an egingo da, ohiko Ferixa Nausikoen barruan, Elorrioko ferixalekuan, 10:00etatik 15:00etara, eta herriko jaietako hitzordu nagusietako bat izango da aurten ere.

Oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira, ekainaren 5ean, Alkatetzaren 2026ko ekainaren 2ko 354/2026 Dekretuaren bidez onartu ondoren. Dekretu horren arabera, azokan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea BAOn argitaratutako egunean bertan hasi da eta uztailaren 10ean amaituko da, egun hori barne.

Parte hartu nahi duten ekoizle, artisau, saltzaile eta eragileek Udaletxeko HAZ bulegoan aurkeztu ahal izango dute eskabidea, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara, edo administrazio-prozedurak aurreikusten dituen gainerako bideen bidez. Eskabide-orria HAZen, Iturri Kultur Etxean eta Udalaren webgunean egongo da eskuragarri.

Azokak bost salmenta-modalitate izango ditu: janari-produktuen erakusketa eta salmenta; landare apaingarriak, loreak eta zuhaitzak; elikagaiak ez diren artisau-produktuak; elikagai eta edarien txosnak; eta Elorriorentzat interes berezia duten edo tokiko ekonomia sustatzen duten produktuetarako standak. Modalitate bakoitzean postu kopuru jakin bat aurreikusi da, produktu aniztasuna bermatzeko eta azokaren izaera orekatua zaintzeko.

Irizpideak

Parte-hartzaileek dagokien dokumentazioa aurkeztu beharko dute, eta elikagaien, artisautzaren, landareen, txosnen edo standen kasuan ezarritako higiene-, osasuneta segurtasun-baldintzak bete beharko dituzte. Udalak, halaber, tokiko ekoizpena, kalitate bereiziko ziurtagiriak, ekoizpen ekologikoa, gazteen parte-hartzea eta emakume ekoizle zein artisauen presentzia baloratuko ditu postuak esleitzerakoan.

Eskaera epea amaitu ondoren, Udalak aurkeztutako eskabideak aztertuko ditu, eta dagokion ebazpena posta elektronikoz jakinaraziko die onartutako eta onartu gabeko eskatzaileei. Ondoren, informazioa Udalaren webgunean argitaratuko da, Ferixa Nausikoak atalean.

Elorrioko Udalak ekoizle eta artisauak animatu nahi ditu azokan parte hartzera, Ferixa Nausikoetako nekazaritza eta artisautza eskaintza aberasten jarraitzeko eta tokiko produktuak zein sorkuntza-lana herritarrengana hurbiltzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados