Dendak Bai
Haizetara
Mallabiko Udala
Bvrns Academy Durango

Traña-Matienako eskolak 100 urte beteko ditu ekainaren 5ean

Datorren ekainaren 5ean, Traña-Matienako herri eskolak 100 urte beteko ditu ateak lehen aldiz ireki zituenetik. Hori dela eta, eskola komunitateak, Ikasleen Gurasoen Elkartea barne, efemeridea ospatzeko ekitaldi sorta prestatu du. Egun seinalatua ekainaren 5a izango da, ostirala, eta ekitaldi kultural eta instituzionala egingo da arratsaldeko 17:00etan, eskolako jolastokian.

Antolatzaileek iragarri dutenez, harrera ekitaldi indartsua izango da, herriaren aniztasuna eta kultur aberastasuna erakutsiko dituena, eta, jakina, 100 urteko ibilbidearen omenaldia egiteko erabiliko dena. “Guretzat, urteurren ospakizun hau ez da ekitaldi soil bat izango, gure herriaren bizitza, bilakaera soziokulturala eta belaunaldiz belaunaldi eraikitako komunitate-loturak islatzen dituen ikuskizun handi bat baizik”, esan dute 100. Urteurrena Batzordeko kideek. Antolatzaileek ez dute xehetasun gehiegi aurreratu, bertaratzen direnek ezusteko eta une hunkigarri ugariz gozatu dezaten. Edozelan ere, ahaztezina izango dela ziurtatu dute.

Traña-Matienako herri eskolako komunitateak lema apropos-aproposa aukeratu du mendeurrenerako: ‘Auzo baten oihua’. “Izan ere, Traña-Matienak beti izan ditu auzo-nortasuna eta izaera propioa, eta hein handi batean, eskolari zor zaio hori. 100 urte hauetan eskola izan delako auzoaren taupada. Ikasketa lekua. Bai ikasketa akademikoena, bai gainerako gizarte gaiena. Kultur eragileak, kirol taldeak, euskara, elkartasuna, bizikidetza, aniztasuna, ospakizunak… gizarte mugimendu horien guztien eskola izan da hau”, esan dute batzordekideek.

Hori horrela, ekainaren 5eko ekitaldian, mendeurrenerako propio sortutako abestia eta bideoklipa aurkeztuko dira. Kantua Baske Street Boys taldeak egin du, lau taldekideetako hiru eskolako ikasle ohiak baitira. Gainera, bideoklipa lehen aldiz ikusi ahal izango da. Ekitaldi instituzionalaren ondoren, jolasak eta disko-festa egongo dira.

Ospakizunak urte osoan zehar

Data seinalatua eta 100. urteko efemeridea ekainaren 5a den arren, egun horretan ez da ezer amaituko, baizik eta hasi. Egun horretan, hasiera ofiziala emango zaio mendeurreneko ospakizunari, eta hortik aurrera, 2026-2027 ikasturte osoan zehar, askotariko ekintza kulturalak antolatuko dira Abadiñon, 100. urteurrenaren omenez.

Horrez gain, Durangoko Bideografik ekoiztetxearekin elkarlanean, eskolaren 100 urteko historiari buruzko dokumental bat ere prestatzen ari dira. Bertan, irudi historikoak, testigantzak eta memoria kolektiboa bilduko dira, eta datozen hilabeteetan aurkeztea aurreikusten da.

Azkenik, mende beteko ibilbide horri merezi duen amaiera emateko, jai erraldoia egingo da 2027ko ekainean, modu dotore eta ikusgarrian.

Antolakuntzarako sortutako batzordeko kideak buru-belarri ibili dira azken hilabeteetan, efemeridea prestatzeko lanetan. Deialdi irekia eginez, lan talde aberatsak osatu dituzte ohi bezala, auzolanean eta elkarlanean aritu direlarik. 100. urteurreneko batzorde horretan parte hartu dute irakasleek, ikasleek eta familiek (gaur egungoek zein iraganekoek). Guztiak ibili dira elkarlanean, udal ordezkariekin eta herriko beste eragilerekin batera.

Trañako eskola

Traña-Matienako eskola Trañako Eskola modura jaio zen 1926an, Bizkaiko beste hainbat udalerritan bezala, Foru Aldundiak baserri inguruetako umeak alfabetatu asmoz, auzo eskolak eraikitzeari ekin zionean (Escuelas de barriada). XX. mendeko lehenengo zatian eskola bi sortu zituen Abadiñon: Mendiolakoa lehenengo eta Trañakoa gero (Amaiterminerako ere egin zuten beste bat, baina Otxandioko lurretan dago).

Eskolaren jatorrizko eraikinean jubilatuen etxea dago gaur egun. Gerora, haren ondoan, beste eraikin bat egin zen (Haur Hezkuntza eta jantokia dauden ingurua), eta azkenik egungo Lehen Hezkuntzako eraikina sortu zen.

Mende batez, Traña-Matienako eskolak milaka haur, familia eta belaunaldi batu ditu bere inguruan. Horregatik, mendeurren hau ez da soilik eskola baten ospakizuna izango: auzo oso baten memoria kolektiboaren aitortza ere izango da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados