Maristak Durango
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta

Arri ekimena eta Oreka TX izango dira Maiatza Kulturalaren bigarren asteburuko protagonista nagusiak

Oreka TX.

Maiatza Kulturalak aurrera jarraituko du datozen egunetan Mañarian, eta bigarren asteburuan kultur eskaintza berezia izango da herrian. Arri ekimena eta Oreka TX taldearen kontzertua izango dira egitarauaren ardatz nagusiak, nahiz eta horiez gain beste hainbat jarduera ere antolatu diren aste osoan zehar.

Maiatzaren 16an, Arri ekimenaren barruan, formatu txikiko pieza artistikoak ikusi ahalko dira herriko gune desberdinetan. Korrala Sormen Gunea arduratu da antolaketa lanetaz, eta antolatzaileek azaldu dutenez, “antzerki-ginkana moduko esperientzia” izango da.

Ikusleek ibilbide bat osatu beharko dute pieza guztiak ezagutzeko. Ibilbideen tiketak 17:00etan banatuko dituzte plazan, dohainik. “Prestatu herrian zehar ibili eta antzerki, zirku eta dantza pieza laburrez gozatzeko”, diote antolatzaileek. Kokalekuak sekretupean mantenduko dituzte une horretara arte.

Besteak beste, Ibawa kolektiboaren dantza garaikidea, Karrika Antzerki Taldearen antzezlana, eta soka finkoa clownarekin uztartzen dituen pieza egongo dira ikusgai. Amaitzeko Swingtronics taldeak swing eta rock doinuak uztartzen dituen kontzertua emango du 20:00etan, plazan.

Oreka TX, Angurretan

Maiatzaren 17an, 12:00etan, Oreka TX taldeak kontzertua eskainiko du Angurreta arte espazioan. Emanaldia doakoa izango da. Herrigunetik Angurretara oinez joateko eskatu dute antolatzaileek, ibilgailuentzako bidea itxiko baitute. Eguraldi txarra eginez gero ekitaldia bertan behera geratuko dela ere zehaztu dute.

Oreka TX taldea txalapartaren inguruan sortutako musika proiektu ezaguna da. Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte txalapartariak dira taldearen ardatza, eta urte hauetan nazioarteko ibilbide zabala egin dute, euskal musika tradizionala munduko hainbat kulturatako soinuekin uztartuz.

Aste osoko kultur eskaintza

Maiatza Kulturaleko asteko eskaintza beste hainbat ekimenekin osatzen da. Eguenean, 18:30ean, Gorka Valdesek ‘Mañaria eta inguruko hegaztiak ikertzen’ izeneko hitzaldia eskainiko du kultur etxean. Barikuan, maiatzaren 15ean, 19:00etan, ‘Aberriak eta atzerriak’ musika emanaldia eskainiko du Jokin Lasak kultur etxean.

Datorren astera begira, maiatzaren 18an, 18:00etan, mural margoketa egingo dute plazan Eñaut Aiartzaguenarekin. Bestalde, maiatzaren 20an, 18:00etan, ‘Sorgiñak’ filmaren emanaldia izango da kultur etxean, Asisko Urmenetaren parte-hartzearekin. Saio horren ostean, Maiatza Kulturala azken asteburuan sartuko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados