UNI Eibar Ermua
Maristak Durango
Ibiliaz Ezagutu Amorebieta
FP Zornotza

Abadiñoko Udalak Atxarte ondoko errepidea konpondu eta hobetuko du

Abadiñoko Udalak Atxarteko harrobi alboko errepidea konpondu eta hobetzeko proiektua lizitaziora atera du, erabiltzaileen segurtasuna indartzeko eta inguru natural horretara doazen pertsonek zein ibilgailuek sarritan erabiltzen duten errepidearen egoera hobetzeko. Lanek 291.523,95 euroko aurrekontua dute, eta lau hilabeteko epean egitea aurreikusten da. Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 29ra arte egongo da zabalik.

Esku-hartzeak errepidea erabat egokitzea aurreikusten du. Izan ere, duela hainbat urte izandako luizi batek zorua eta urak husteko sistema hondatuta utzi zituen. Alde horretatik, proiektuak zoladura erabat berritzea, drainatze sistema hobetzea eta ezpondak egonkortzea aurreikusten du. Era horretara, luiziak gertatzeko arriskua murriztuko da eta zirkulazio baldintza seguruagoak bermatuko dira.

Bidea hobetzeaz gain, ibilgailuak eta oinezkoak bat egiten duten puntuetan segurtasun neurriak hobetzea proposatu du Udalak. Atxartera kirol-jarduerak egitera joaten diren pertsonen joan-etorri handia izaten da, eta, horregatik, proiektuaren helburua da ibilgailuen eta oinezkoen arteko bizikidetza seguruagoa bultzatzea.

Udalaren iritziz, esku-hartze horrek aspalditik atzemandako beharrizan bati erantzungo dio, eta udalerriko naturgune garrantzitsuenetako baterako sarbidea hobetzea ahalbidetuko du

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados