Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Zabaldu da Durangoko 2026ko Abesti Feministen VIII. lehiaketako bozketa herrikoiaren epea

concurso-canciones-feministas
Imagen de una edición anterior del Concurso de Canciones Feministas.

Durangoko Udalak ireki du 2026ko Abesti Feministen VIII. Lehiaketaren bozketa herrikoiaren epea. Berdintasun Sailak bultzatutako ekimen honen helburua da musikaren bidez emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko mezuak ikusaraztea eta sustatzea. Lehiaketa martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela eta antolatutako jardueren baitan kokatzen da, eta berdintasunarekin eta eraldaketa sozialarekin konprometitutako sorkuntza artistikoa sustatzea du xede.

Lanak aurkezteko epea amaitu eta abesti parte-hartzaileak hautatu ondoren, herritarrek beren proposamen gogokoena aukeratu dezakete orain. Bozketa martxoaren 27ko 12:00ak arte egongo da zabalik, eta udal parte-hartze plataformaren bidez egingo da, esteka honetan: https://partehartu.durango.eus/abesti-feministak. Bozketan parte hartu ahal izango dute Durangon erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek parte hartzeko aukera izango dute, abesti bakarra aukeratuz.

Lehiaketak abesti feministatzat hartzen du emakumeak edota haien eskubideak ardatz nagusi dituen musika konposizio oro. Ildo horretan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna irudikatzen duten abestiak, genero-aniztasuna eta genero-identitateak ospatzen dituztenak, dauden desberdintasunak agerian uzten dituztenak, maitasuna ahalduntzetik jorratzen dutenak, genero-estereotipoak zalantzan jartzen dituztenak, emakume ahaldunduak aurkezten dituztenak edo historian duten protagonismoa aldarrikatzen dutenak izan dira kontuan.

Emakumeen arteko sororitatea

Era berean, emakumeen arteko sororitatea, adiskidetasuna eta lankidetza ospatzen dituzten edo emakumeen aurkako indarkeria salatzen duten konposizioak ere aintzat hartu dira.

Edizio honetan, publikoaren babesa jaso dezaketen abestiak honako hauek dira: Mirar a otro lado, Esnatu, Sekretua, Only a Prey, Emakumeon martxa, Marea Morea, La vida soy yo, La vida es ella, As I am, Bloom eta Denona da.

Lehiaketari amaiera emateko, sari banaketaren ekitaldia martxoaren 28an egingo da, 19:00etan, Plateruena Musika Aterpean. Bertan, abesti finalistak zuzenean interpretatuko dira eta proposamen irabazleak jakinaraziko dira.

Durangoko Udalak herritarrei bozketan parte hartzeko deia egiten die, euren aukeraren bidez berdintasuna eta justizia soziala sustatzen dituzten ekimenak babestera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados