Amorebieta-Etxanoko Udala
Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Asfaltatze kanpaina San Rokebide, Madalena-Landako eta Fray Juan de Zumarragan hasiko da berriro

Egun batzuen etenaldiaren ostean, gaur, otsailak 25, berriro ekingo zaie asfaltatze lanei San Rokebide kalean, Funbarri eta Transferentzia plantaren inguruan. Ondoren, datorren astean, Madalena-Landako eta Fray Juan de Zumarraga kaleetako hainbat zati gauez asfaltatuko dira.

Lan horiek igandetik astelehenerako gauean hasiko dira eta hiru gau jarraian luzatuko dira, trafikoari ahalik eta eragin txikiena egiteko eta herritarren egunerokoan ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko. Era berean, Muruetatorre inguruan konponketak egitea eta San Rokeburu kalean beste esku-hartze batzuk burutzea aurreikusita dago, betiere eguraldiak aukera ematen badu.

Esku-hartze berri hauek asfaltatze kanpainaren aurreko faseetan udalerriko hainbat tokitan egindako lanen jarraipena dira. Aurreko jarduketetan, Montorretako biribilgunean hobekuntzak egin ziren, Jesús María Pedrosa eta Jesús Mari Leizaola kaleen arteko elkargunea optimizatuz. Halaber, Aliendaldeko industrialdeko pasabide goratuak leundu ziren, zirkulazio arinagoa eta seguruagoa bermatzeko.

Azken fasea

Era berean, San Agustinalde kaleko zenbait zati eta Laubideta kaleen arteko biribilgunetik gertu dagoen eremua asfaltatu ziren. Intxaurrondo eta Gallanda kaleko asfaltatzea ere amaitutzat eman zen, eta konponketa puntualak egin ziren Txibitena auzoan eta San Rokeburuko garaje-sarbide batean. Gainera, Oiz kalean ere lanak burutu ziren, kanpainaren fasean aurreikusitako hobekuntzak osatzeko.

Horrela, Udala asfaltatze kanpainaren azken fasean sartu da, azpiegitura publikoen etengabeko hobekuntzarekin eta pertsona guztientzako mugikortasun seguruago, irisgarriago eta erosoagoa bermatzeko konpromisoa berretsiz.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados