Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Durangoko Udala
Jesuitak Durango

Bitor Garitaonandiaren ekarpena omentzeko ekitaldi-sorta, haren jaiotzaren 150. urtemugan

Zaldibarko Udalak eta Gerediaga elkarteak ekitaldi-sorta prestatu dute Bitor Garitaonandia omentzeko. Aurten, 150 betetzen dira zaldibartar kulturgilea jaio zenetik, eta 50 urte hura azkenengoz omendu zenetik.

Hori horrela, martxoan zehar askotariko ekitaldiak egingo dira Zaldibarren.

  • Martxoaren 5etik 15era: Erakusketa izango da. Esposizioa liburutegi zaharrean egongo da ikusgai eta, besteak beste, panel informatiboak, Garitaonandiak idatzirikoak eta partiturak egongo dira ikusgai. Erakusketaren irekiera ekitaldia martxoaren 5ean izango da, arratsaldeko 19:00etan.
  • Martxoaren 6an: Garitaonandiaren omenezko lehenengo ipuin lehiaketako sari banaketa egingo da. Literatura lehiaketa abendutik urtarrilera jokatu zen, eta 8-12 urte bitarteko ume zaldibartarrek parte hartu zuten. Guztira 38 ipuin aurkeztu dira, eta orain, sariak banatzea baino ez da falta. Ekitaldia ospitale ondoko kaperan egingo da, 18:30ean.
  • Martxoaren 7an: Euskaltzaindiko kideek eta udal ordezkariek jendaurreko batzarra egingo dute udaletxean, 12:00etan, euskaltzain urgazle izan zenari gorazarre egiteko. Bide batez, Joseba Sarrionandia idazleak bilera hori baliatuko du Bitor Garitaonandiaz eta Zaldibarko  literaturaz hitz egiteko.
  • Martxoaren 14an: Donostiako Orfeoiak kontzertua eskainiko du Olazarko frontoian, 19:30ean. Sarrerak otsailaren 23tik martxoaren 6ra egongo dira salgai, bost euroan, udal liburutegian.

Eneritz Azpitarte alkateak esan duenez, martxoa zaldibartar emankorraren ekarpenak gogoratzeko eta ohoratzeko hilabetea izango da: “Euskara, musika konposizioa, literatura, kazetaritza, ondarea… Garitaonandiak argi izpi zabal bat ekarri zuen dena egiteke zegoen garaian. Ameslaria izan zen, eta bete-betean asmatu zuen martxan jarritako proiektu bakoitza jendarteratzen. Ezinbestekoa dugu bere figura merezi bezala ohoratzea. Iraganetik ikasteko, aurrera begiratzeko, eta gure herrikide ilustre honi merezi duen lekua eskaintzeko”.

Gotzon Gomezek, Gerediaga elkarteko presidenteak, Garitaonandiaren lana jasotzea, ikertzea eta zabaltzea garrantzitsua dela azpimarratu du. “Durangaldeko eta Euskal Herriko iraganaren ondare da Garitaonandiaren ekarpena, Euskal Pizkundearen garaiko ezinbesteko pieza. Hala ere, haren oroimenerako egingo dugun ariketak etorkizunerako pistak ere eman ditzake, Euskal Herrian euskararentzat pizkunde berri bat aldarrikatzen ari garen aldi honetan”, azaldu du Gomezek.

Garitaonandiari buruz Pello Zabartek eginiko lanak irabazi zuen 2025eko Ikerlari Gazteen Sariketa (Gerediagak antolatua), eta emaitza aurtengo Astola aldizkarian irakurri ahalko da, erakusketan islatzeaz gainera. Horregatik, Gomezek adierazi du poztekoa dela elkarteak sustaturiko lehiaketak emango duen balioa.

Zaldibartar emankorra

Bitor Garitaonandia Ariño 1876ko martxoaren 6an jaio zen Zaldua plazako Zapatarikoa etxean. Euskaltzalea izan zen, musika konpositorea, tenorea, antzezlan idazlea eta euskaltzain urgazlea. Musikaren alorrean, Zamorako katedraleko maisu tenore izan zen, eta Donostiako Orfeoia handitzen lagundu zuen XX. mende hasieran.

Euskalgintzaren eremuan, Argia astekariaren sorreran parte hartu zuten beste hainbat euskaltzalerekin, eta garai hartan idatzi zituen euskarazko hainbat antzezlan eta ipuin liburu. 1925ean, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak. Halaber, euskara estandarraren bultzatzaileetako bat izan zen. Handik urte gutxira hil zen Donostian, 1929ko abuztuaren 3an.​​

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados