Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Heuscara Ialgui adi mundura 1545-2025

Bernart Etxeparek 1545ean idatzi zuen Linguae vasconum primitiae euskaraz argitaratu zen lehen liburua. Euskara plazara, dantzara eta mundura atera nahi zuen Etxeparek. Aldarrikatzeko premia ikusi zuen, antza

480 urte geroago ere euskaldun euskaltzalek horretan dihardugu. Euskara plazara atera nahian, erabilera bultzatzeko ahaleginetan. Euskara dantzara hurbildu guran. Euskara mundura zabaldu guran. 

Etxepare bezala, Euskal wikilariok tematuta gabiltza euskara mundura jalgi dadin. Egunero jartzen dugu geure aletxoa euskarazko wikipedian. Wikilari guztion artean 476.000 artikulutik gora egin ditugu jadanik.

Euskal WikiEmakumeok ere geure ahalgintxoa egiten ari gara. Euskararen egunerako erronka jarria dugu. 12.000 emakumeren biografiatara heltzea da gure ametsa. Hortan ari gara; Oiartzun, Ondarroa, Lekeitio, Sestao, Artea, Beasain eta Durangoko wikilariok. Biografiak sortzen eta itzultzen. 

Egia esan bi helburu ditugu argi;  emakumeak bistaratzea eta euskara munduratzea. Motibazio bikoitz honek eraginda gogotsu gabiltza. Euskararen egunean gure lorpena ospatzeko ilusioz dihardugu. Ezina ekinez egina.

Marisa Barrena Larruzea
Wikilaria

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 169
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados