Mallabiko Udala
Maristak Durango
Berrizko Udala
Jesuitak Durango

Durangaldeko enpresek euskararen aldeko konpromisoa berretsi dute

Gaur goizean, Durangoko Elkartegian, Landue 2025 urte amaierako ekitaldiak 60 pertsona baino gehiago bildu ditu: eskualdeko enpresetako ordezkariak, erakundeetako arduradun politikoak eta hizkuntza-normalizazioko eragileak.

Ordubeteko topaketa bizia izan da, non 2025eko balantzea egin, praktika onak partekatu eta etorkizunerako konpromiso berriak hartu diren.

Mertxe Mugika Ahize-AEKko kideak eta Landue proiektuko aholkulariak gidatuta, ekitaldia erakunde sustatzaileen agurrarekin hasi da. Idoia Otaduy Durangaldeko Mankomunitateko presidenteak, Sonia Rodriguez Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak, eta Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendariak berretsi dute egitasmoarekiko babes osoa eta elkarlanaren garrantzia.

2025. urtea oparoa izan da Landuerentzat: Euskaraldian parte-hartze masiboa izan dute sareko enpresek (28 enpresa eta 1.500 langile ingururi eragin die), Lanhitz dirulaguntzei esker proiektu sendoak garatu dira (hizkuntza-politikak, praktikaldien euskalduntzea, barne-erabilera…) eta, egitasmoko hitzarmenkide batek, SORLAND enpresak, abenduan Bikain ziurtagiria jasoko du. Era berean, “Esku-hartze espresa” zerbitzu berria aurkeztu da: enpresek modu azkar, erraz eta merkean beren irudi digitala (webguneak, sare sozialak, app-ak…) euskalduntzeko aukera.

Enpresen esperientziak zuzenean entzuteko tartean hiru enpresek hartu dute hitza:

Eneritz Zabalak (Baqué, Landuekide beteranoa, egitasmoan hasieratik dago) markaren lanketan euskarak duen presentzia eta funtzioari buruzko hausnarketa sakona aurkeztu du. Amaia Kalzakortak (Bruss, baita Landuekide beteranoa hasieratik) eta Galder Uriartek (Patxikoop, joan den urtean Txorierriko Habia proiektura batu zena) beren enpresetan garatutako “Euskara-tratuak” dinamika azaldu dute. Azpimarragarria da 2025ean Bizkaian 20 enpresatan baino gehiagotan martxan jarri dela egitasmo hori, langileen arteko euskararen erabilera naturala areagotzeko.

365 egun euskaraz

Ekitaldiaren unerik hunkigarriena sinadura-ekitaldia izan da: 2025ean Landuera batu diren enpresa berriak aurkeztu eta hitzarmenak sinatu dira Idoia Otaduyk zuzenduta. Ondoren, sareko kide guztiek talde-argazki kolektiboa atera dute.

Honako hauek dira hitzarmenkide berriak: Anboto, Garaia osasunerako sustapena, Taula, Biolur, Erlia, Evec, We are clickers, Cumenorte, Solatsu Telleria espazioa, Smurfit Westrock Nervion, Latxaberri eta Furesa.

Amaieran, abenduaren 3ko Euskararen Egunerako erronka plazaratu da: “365 egun euskaraz”. Bertaratuek kartel handiarekin bi argazki masibo atera dituzte eta konpromisoa hartu dute egun horretan bezeroei, hornitzaileei eta ingurukoei mezu bat euskaraz bidaltzeko. Ekitaldia mokadu eta elkarrizketa-saio informal batekin amaitu da.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados