Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Abadiñon jokatuko da igandean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoen bigarrengo saioa

Azaroaren 2an, domekan, finalaurrekoen lehenengo bueltako bigarrengo saioa jokatuko da Abadiñoko Probalekuan. Bertako irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa finalaurrekoetan murgilduta dago: domekan, azaroaren 2an, finalauarrekoen bigarren saioa jokatuko da. Abadiñoko Probalekuan izango da saioa, arratsaldeko 17:00etan.

Saioan, sei bertsolari hauek arituko dira: Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Enare Muniategi Etxabe, Gorka Pagonabarraga Agorria, Maite Sarasola Isazelaia, Txaber Altube Sarrionandia eta Unai Mendiburu Valor.

Saioko irabazlea zuzenean pasatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.

Sarrerak salgai

Saioan gai-jartzaile beharretan Igor Menika Bengoetxea arituko da. Epaile, ostera, hauek izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo  eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea egongo da.

Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta saioaren egunean oraindik sarrerarik balego, Probalekuko txarteltegian egongo dira, 16:30etik aurrera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados