Durangoko Udala
Maristak Durango
Jan Alai Burger
FP Zornotza

“Erronka zailena izan da”, adierazi du Imanol Garaizabalek

Logela Multimedia konpainiak ekoizpen propio berriarekin dator. ???Anaki???, ume eta gazteei zuzendutako proposamen multimedia bitxia, datorren igandean aurkeztuko da San Agustin Kultur Gunean eta arratsaldeko 18.00etan. ???Erronka zailena izan da???, baieztatu du aurkezpenean Imanol Garaizabal, aktore manipulatzaileak.

Ekoizpen honekin ikusentzunezkoetako diziplina artistiko anitzak antzerkira eramaten ausartu da Elorrioko konpainiak. Izan ere, teknologia berrien alorrean hamar urteko ibilbidean ikasitako teknika eta esperientzia onena ume eta gazteenei zuzendutako lan honen zerbitzura jarri dute. ???Esan daiteke inoiz ekoiztu dugun lan konplexuena eta teknikoki zailena dela???, azpimarratu dute aurkezpenean.

Zuzeneko aktoreak eta birtualak ez ezik, beste efekto berezi batzuk ere erabiltzen dituzte, musika eta argiak erabiliz, hau da, bideoa, animazioa, argiak, soinua, musika, zuzeneko aktoresaren ekintzak, besteak beste.

Halaber, bi urtez dantza garaikidea lantzen aritu ondoren, Ingalaterra eta Errusiako konpainiekin batera, ???asko ikasi dugu eta esperientzia aberasgarria izan da???, aitortu du Garaizabalek.

Haurrak, kritikoenak

Antzerki multimedia dibertigarria eta berritzailea da ???Anaki???, marrazki bizidunekin antzekotasuna izanik. Bertan, neska eta robot baten abenturak kontatzen ditu Logela Multimediak. Izan ere, aktoreek mundu zoragarri batekin topo egingo dute. Horretarako, ???inspirazio iturri asko erabili ditugu gidoia eta estetika aldetik???, azaldu dute.

Edukiari dagokionez, hainbat gai lantzen dira, hau da, kontsumismo basatia, ausardia eta elkartasuna, laguntasuna, ekologia eta elikadura osasuntsua, besteak beste. ???Gaur egungo gurasoek izugarrizko kontsumismoa baimentzen diete haurreei???, adierazi du Garaizabalek.

Elorrioko Logela Multimedia konpainiak, 2000. urtean ekin zion ibilbideari eta ordutik hainbat lan eraman ditu eszenatokira. ???Anaki??? lan berri honekin, umeei zuzendutako lehen antzezlana aurkezten dute. Beraz, ???urduritasuna??? azaldu du Garaizabalek, ???haurrak kritikoenak baitira???.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados