Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Durangoko jaiak

Pantxike eta Patxikotxu batera heldu dira plazara. Lehorte luzearen ostean jaiei hasiera eman diegu.

Inkizizioak erre ez zituenen alaben ordua izan da. Inork ez zigun esan erraza izango zenik, baina Feminista euskaltzaleon momentikoa izan da.

Egunero berdintasunaren alde eta erasoen kontra borrokan dabiltzen andrak goraipatu ditugu. Bidelagun feministei eskerrak eman dizkiegu. Gora ahizpatasuna ohikatu dugu.

Besarkada bat helerazi diegu Durango euskaldunago baten alde lanean diharduten euskaltzale guztiei.

Hemos querido compartir el momento mágico con las personas, que han venido de otros pueblos, con las que han llegado de otras tierras. Hemos agradecido a Durango el habernos acogido. Inor ez dadila ilegala izan herri honetan, aldarrikatu dugu.

Folklorezaleak, dantzazaleak, kantuzaleak, antzerkizaleak, bertsozaleak, agurtu ditugu, sustraiak jagoten eta herritarrak alaitzen jarraitzeko eskatuz.

Lanean, etxeetan, egoitzetan, ospitaletan edo kartzeletan daudenei mosu handi bana bidali diegu eta datorren urtean elkar ikusteko itxaropena helerazi diegu.

“Disfrutatu, dantzatu, kantatu, besarkatu, maitatu, musukatu, errespetatu eta

ERASORIK EZ, inolako ERASORIK EZ gure jaietan. Gora Borroka feminista. Gora Durango euskalduna. Gora Durangoko jaiak” esanez amaitu dugu pregoia.

Udaletxeko balkoira mezu hau irakurtzera irten eta hainbeste lagun eta herritar aurrean ikusteak sortzen duen zirrara, ezin da berbaz adierazi. Ederra izan da momentua, emozioari eutsi ezinda irakurri dut pregoia. Amparoren babesa eta maitasuna sentitu ditut uneoro.

Zoragaria izan da kalera irten ostean lagunen eta herritarren besarkadak eta zorionak jasotzea.

Violetak abesten zuen lez “Gracias a la vida que me ha dado tanto”

Amparo eta bion izenean, “Eskerrik asko Jai Batzordeari txupinlari eta pregoilari izateko aukera” emateagatik. Eskerrik asko lagun eta adiskide guztioi.

2022ko Durango Jaiak nire memorian iltzatuta geratuko dira.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 3,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados