Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kanak

Zenbat buruko min ematen digun ileak emakumeoi! Zenbat burukomin ilerik ezak gizonei!

Eta urdintzen zaigunean? Zenbat bider entzun ote dut “ile gris horrekin askoz ere zaharrago dirudizu”.

Egia esan, ilea koloreztatu edo natural eraman inork ez dit daukadan urte pila kentzen. Zaharra naiz eta pozik nago, zeren eta, denak ez dira nire adinera heltzen. Hainbat lagun galdu ditut bidean.

Joan dira 20 urte ilea tintatzeari utzi nionetik eta, bake santua; askoz merkeago ileapaindegiko kontua eta kaltegarria izan daiztekeen produktu gutxiago larru azalean. Aitortu behar dut pozarren nagoela hartutako erabakiaz.

Halere, denek ezin gauza bera esan. Badira erabaki berak faktura pasatu dien emakumeak ere. Egun hauetan irakurri dut Kanadako kazetari famatuena ordezkatu egin dutela ilea tindatzeari utzi diolako. Kanadako telebistan 35 urtez kazetari izan ondoren, Lisa LaFlammek ikusi du bere kontratua deuseztatu egin dela “kanak uzteagatik”

Lisa, Kanadako instituzio bat zen munduko herrialde garatu eta aberatsenetako bateko telebistan, eta horregatik, berriak hautsak harrotu ditu eta asko eta asko geratu dira harrituta: 58 urteko Lisa LaFlamme kaleratu egin dute, Kanadako telebistako ikusle gehien dituen gaurkotasun-saioetako baten aurkezle postutik.

Twitter-en argitaratutako bi minutuko bideo batean, kazetariak dio bere kaleratzea “kanak uzteagatik” gertatzen dela, eta horrek sareen haserrea eragin du gai sakon baten aurrean: emakumeek eskakizun profesional zorrotzak dituzte, lanbidean ez eze, alderdi fisikoa ere inbaditzen dutenak.

Horrek zer pentsa eman dit. Zer gertatuko ote litzateke ETBko emakume aurkezleren batek erabaki bera hartuko balu? Gizon burusoilak ikusten ohituta gaude gure telebistan, kana bat edo beste ere agerian dituzte zenbait gizon aurkezlek, baina emakumeek?

Gaur egun ez dakit Lisaren adineko emakumerik dagoen gure telebistetan. Gazteagoak direla esango nuke gehienak, baina adin horretara helduko balira eta kanak utziko balituzte?

Auskalo.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (9 votos, media: 2,33 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados