Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

70 eragileren partaidetza izan du Udalak onartu duen Euskara Sustatzeko Ekintza Planak

Durangoko Udalak 2017ra arteko Euskara Sustatzeko Ekintza Plana onartu du. Euskara zerbitzutik aurreratu zutenez, 70 eragileren partaidetza izan du egitasmoak. EAJ, Bildu, PSE-EE eta Aralar taldeek aldeko botoa eman zioten, eta PP, ordez, abstenitu zen.

Euskara Sustatzeko Planak bi helburu  nagusi ditu, Toni Atutxak, euskara teknikariak azaldu zuenez. Alde batetik, hizkuntza politikako neurriak erabakitzea eta sustatzea euskaraz bizitzeko aukera bermatze aldera, eta ekimenak areagotzea euskararen erabilera normalizatzeko maila pertsonalean, sozialen eta ofizialean.
 

Arlo guztietan euskararen erabilera bultzazeko helburuarekin, lana esparruka antolatu da eta hainbat ekintza jasotzen ditu bakoitzean. Alde batetik, irakaskuntza, euskararen transmizioa eta helduen euskalduntze-alfabetze esparruan, merkataritza eta ostalaritzan, kirolean, ekitaldi publikoetan eta euskarazko eskaintzan, etorkinen esparruan, kulturan eta komunikabideetan.

Bestalde, erabilera planaren helburu nagusienak honako hauek dira: euskara zerbitzu hizkuntza izatea, lan hizkuntza bilakatzea, udal programetako euskarazko eskaintza eta herritarren euskarazko eskaria handitzea.

 

“Baliabideak eta tresnak”

Dani Maeztu, Aralarreko bozeramaileak, zalantzak mahagaineratu zituen azken bilkuran. “Balorazio kuantitatiboak egiten dira, baina kualitatibo bat falta zaigu; errepikatzen diren hainbat ekintzak zein ekarpen egiten duten euskara sustatzeari jakiteko”.

Uradaspal Bolinaga, Bilduko bozeramaileak ere aldeko botoa eman zuen. “Esparruka egindako lana da eta oso ondo pentsatutakoa, gainera partaidetza sustatzen da”, adierazi zuen Bolinagak.

Azkenik, Goiztidi Diaz, EAJ-ko zinegotziak, “euskaraz bizi ez nahi duenari ezin diogu behartu, baina gure eskuetan dago euskaraz bizi nahi duenari baliabideak eta tresnak eskura jartzea”.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados