Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

50. urteurrena ospatuko du gaur eta bihar Bernako Ariñ-Ariñ dantza taldeak

Zornotzako Berna auzoan duela 50 urte sortutako Ariñ-Ariñ dantza taldeak urrezko ezteiak ospatuko ditu asteburu honetan burutuko diren ekitaldietan. Ospakizun nagusiak zapatuko dantza saioa eta bazkaria izango dira, mende erdian taldetik pasatu diren 80 dantzari zein musikaritik gora bilduko baitira ekitaldietan.

Prestatutako egitaraua bihar bertan hasiko da, iluntzeko zortzietan egingo den entsegu orokorrarekin eta jarraian egongo den luntxarekin. Gaueko hamarretan, ‘FreshCool’ ikuskizuna eskainiko du Tio Teronen Semeak taldeak.

Zapatuko ekitaldiak goizeko 11:30ean hasiko dira taldekako argazkiak ateraz. Eguerdian kalejira egingo dute eta ordu erdi geroago dantza saioa hasiko da. 15:00etan bazkaria hasiko da eta bazkalostean Obaneuke taldeak girotutako erromeria egongo da.

Ariñ-Ariñ dantza taldea Berna auzoko 16 urte inguruko mutilen eraginez sortu zen. Iurretatik Mikel Sopelana joan zitzaien Dantzari-Dantza irakastera eta “lehenengo aldiz dantzari jantzita 1967ko abuztuaren 5ean, Bernako jaietan, egin zuten dantzan”, taldekideen esanetan.

Urte batzuk beranduago nesken taldea sortu zen eta orduz geroztik auzoko eta inguruetako generazio desberdinek taldeari jarraipena eman diote. Gainera, hasierako errepertorioan Euskal Herriko beste dantza batzuk tartekatu zituzten, batez ere Bernan eta baita inguruetako auzoetako jaietan eskaintzeko.

Harremanak sendotzeko bide bat

Ariñ-Ariñ lotura handia izan da auzotarrentzat “eta harremanak sendotzeko bide bat ere izan da, entseguetan, ekitaldietan, material eta arropa prestaketetan parte hartuz. Era berean, auzoa eta auzotarrak ezinbesteko motorra izan dira dantza taldearentzat, urte guzti hauetan iraun ahal izateko”, taldekideen esanetan.

Taldea arro sentitzen da Bernako dantza taldea dela esaten duen bakoitzean, auzo txiki baten, urte guzti hauetan taldea iraunarazi duelako. Partaideak berriz, “bertan bizi ez arren, auzokoak sentitzen garenon seme alaba txikiak ere plazaratu ditugu, beraiek ere bernatarrak eta Ariñ-Ariñ dantza taldekoak direla sentiarazteko. Sentimendu hori piztuta mantentzen badugu, Ariñ-Ariñek beste urte asko iraungo ditu”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados