Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

30 erakundek baino gehiagok euskararen aldeko mobilizazioa antolatu dute abenduaren 6rako

Hainbat erakundek, Euskal Herrian Euskaraz buru, abenduaren 6rako Durangon antolatu duten euskararen aldeko manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egin dute. Mobilizazioa LandakoGunetik abiatuko da 13:00etan.

Atzo egindako ekitaldi batean, 30 erakundek baino gehiagok euskaltzale guztien inplikazioa eskatu zuten, maila pertsonalean zein kolektiboan, indar erakustaldi bat gauzatzeko.

Manifestazioari atxikimendua eman dioten eragileen zerrenda: AEK, Askapena, Bilgune Feminista, EHGAM, ELA, Elkar Fundazioa, Ernai, Euskalgintzaren Kontseilua, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea, Euskal Herriko Kontseilu Sozialista, Euskal Herriko Mus Federazioa, Euskal Konfederazioa, Gazte Euskaltzaleon Sarea, Gu ere bai!, Gure Esku, Harrabots (HUEZIko euskara taldea), Hau Pittu Hau Konpartsa, Hizkuntza Eskubideen Behatokia, IEP (Donostiako EHUko euskara taldea), Ika, Ikama, Ikastolen Elkartea, ILE (Bilboko EHUko euskara taldea), Jardun Koordinadora, KEA (Gasteizko EHUko euskara taldea), LAB, Naziogintza Taldea, NUPeko euskara taldea, Sare Antifaxista, Sortzen, Steilas eta UEM.

Agerraldian irakurritako adierazpena

Abenduaren 6an denok Durangora 

Euskal Herriko 30 eragilek baino gehiagok eman diote euren atxikimendua “Euskaraz Bizitzeko, Euskararen Errepublika” lelopean, abenduaren 6an egingo den manifestazio nazionalari. Hala, gaur, hemen, eragile horietako hainbat ordezkari bildu gara euskara erdigunean jartzearen eta euskararen alde mobilizatzearen beharra azpimarratzeko. Euskalgintzako nahiz bestelako herri mugimendutako eragileak eta sindikatuak, bat hartuta, Euskal Herri aske eta euskaldunaren aldarripean. Zentzu askotan, garai ilunak bizi ditugu. Krisi anizkoitzen aroan gaude eta larrialdi ugaritako alarmak piztu dira azken urteotan; horien artean, gurean, hizkuntza-larrialdiarena. Estu gabiltza eta aurkako indarrak bizkor. Tartean, euskaldunon egiturazko zapalkuntzaren arduradun nagusi diren frantziar eta espainiar estatuak uneoro dabiltza euskaraz bizitzeko gure nahia eta eskubidea ukatzen. Horregatik, orain, hizkuntzaren aldeko mugimendu indartsua abian jartzeak berebiziko garrantzia du. Testuinguru horretan, gainera, jarrera erreakzionario eta atzerakoiak ugaritzen ari dira eta horiek, modu batera edo bestera, ondorio zuzena dute gure egunerokoan. Eskubide sozial oro jarri dituzte jo puntuan eta ez, zehazki, aurrera egiteko, atzera eragiteko baizik. 

Borroka ardatz desberdinak lehentasun gisa hartuta, Euskal Herri aske eta justu baten aldeko lanean dihardugu hemen gauden eragile guztiok. Eta bide horretan, jasaten dugun hizkuntza zapalkuntza gainditzea ezinbestekoa ez ezik, zentrala izango da.

Egoera kezka handiz bizi dugu, baina kezka horrek ez garamatza, inondik inora, jarrera immobilizatzaile batera. Kontrara, eta etsipenetik urrun, eragiteko eta egoera aldatzeko konpromisoa hartua dugu. Aurreko belaunaldiek erakutsi digute euskara putzu sakon eta ilunenetik atera daitekeela eta gu, sinetsita gaude, oraingoan ere aurrera egingo dugula; euskararen aldeko pizkunde berria harrotuko dugula. 

Parez pare dugun erronka handia da eta horri aurre egiteko, euskaltzale guztion ekarpena eta inplikazioa ezinbestekoak izango dira: bai maila pertsonalean, bai maila kolektiboan. Norbanako eta eragile sozialetatik haratago baina, berebiziko erantzunkizuna dute erabakiguneetan dauden arduradun politiko eta instituzionalek. Konfiantza osoa dugu euskararen aldeko olatu berria indartzeko kolektiboki dugun indarrean. Horregatik, batu euskararen aldeko borrokara, batu Euskal Herri euskalduna eraikitzeko olatura. 

Abenduaren 6an, bete ditzagun Durangoko kaleak euskararen alde; Euskararen Errepublikaren alde.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados