
Apirilaren 4an Garestik abiatu eta 14an Gasteizen amaituko den 21. Korrikak, Durangaldea zeharkatuko du lasterketa amaitu bezperan, hau da, apirilaren 13an. ‘Klika’ goiburua izango duen lasterketa arratsaldean eta iluntzean ibiliko da Durangaldean eta gauerdia ostean Otxandiora helduko da.
Eibar zeharkatu ondoren Bizkaian sartuko da lasterketa arratsaldeko 15:30ak baino zertxobait lehenago eta Ermuko zein Mallabiko hiriguneak atzean utzi ondoren Areitiotik Zaldibarrera jaitsiko da. Ondoren, Berriz, Elorrio, Atxondo eta Abadiño zeharkatuko ditu eta zazpiak eman aurretik Durangon sartuko da.
Ondoren Iurretatik egingo du aurrera eta iluntzeko zortziak aldera Zornotzara helduko da. Lasterketa Arratian sartuko da jarraian eta goizaldeko 1:00ak aldera Otxandiora helduko da. 21. Korrikak Aramaio, Arrasate eta Debagaraiko herriak zeharkatuko ditu, Arabako Gorbeialdeko Kudrillako zenbait herrira eta Gasteizera heldu aurretik. Euskararen aldeko lasterketak 2560 kilometroko ibilbidea osotuko du Euskal Herrian.
21. Korrika Durangaldean. Apirilaren 13a. Ordutegia eta kilometroak:
Ermua. Ordua: 15:26tik 15:47ra. Kilometroak: 2295-2301.
Mallabia. Ordua:; 15:50etik 16:15era. Kilometroak: 2302-2308.
Zaldibar. Ordua: 16:21etik 16:28ra. Kilometroak: 2309-2310.
Berriz. Ordua: 16:35etik 16:49ra. Kilometroak: 2311-2313.
Elorrio. Ordua: 16:36tik 17:52ra. Kilometroak: 2314-2322.
Atxondo. Ordua: 17:59tik 18:13ra. Kilometroak: 2323-2325.
Abadiño. Ordua: 18:20tik 18:48ra. Kilometroak: 2326-2330.
Durango. Ordua: 18:55etik 19:30era. Kilometroak: 2331-2336.
Iurreta. Ordua: 19:37tik 19:58ra. Kilometroak: 2337-2340.
Zornotza. Ordua: 20:05etik 21:01era. Kilometroak: 2341-2349.
Otxandio. Ordua: 01:01etik 01:50era. Kilometroak: 2408-2415.
GaSteiZ da izena, ez GaZteiZ