Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

200 dantzaritik gora bilduko dira Zornotzako Umeen dantzari egunean

Zornotzako Udabarri Euskal Dantzari Taldeak Umeen Dantzari eguna ospatuko du datorren domekan. Urteak dira Zornotzan ez dela horrelako ekitaldirik antolatzen, eta aurten ohitura polit hori berreskuratuko da. Jaialdiak 200 parte hartzaile baino gehiago bilduko ditu eta Durangaldeko hainbat herritako dantzariak elkartuko dira.

Durangoko Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldea, Elorrioko Besaide dantza taldea, Atxondoko Andasto, Berrizko San Lorentzo eta Iremiñe taldeak, Ermuako Txindurri eta Abadiñoko Talde Batuak eta Iluntze izango dira talde gonbidatuak. 

Antolatzaileek esan dutenez, umeek eta gazteek “dantzaz gozatzeko eguna izan daitela eta euskal kulturaren alde egitea” dira hitzorduaren helburuak.

Goizeko hamaiketan talde guztiak Zelaieta parkean elkartuko dira eta hamabietan, berriz, Udazken Txistulari Taldearen laguntzarekin kalejirari ekingo diote. Arratsaldean, bazkal ostean, Herriko plazan batuko dira eta 17.30ean amaierako ekitaldia hasiko da dantzari guztien erakustaldiarekin.

 

ZORNOTZAN. Amorebieta-Etxanoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados