Banner en desktop Banner en moviles
AECC Bizkaia
Euskal Jaiak Durango
Azoka Idiomas
Haizetara

2.000 euroko diru-laguntza emango du Berrizko Udalak euskarazko kultur ekoizpenetarako

Ayuntamiento BerrizBerrizen aurten garatuko diren jatorrizko euskarazko kultur ekoizpenak sustatzeko helburuarekin, 2.000 euroko diru-laguntza emango du Udalak. 18 urtetik gorako berriztarrentzat mugatuta dagoen lehiaketara aurkezteko epea apirilaren 19an amaitzen da.

Diru-laguntza honen onuraduna izateko beharrezkoa da “eskatzaileak berriztarrak izatea; berriztarren artean euskararen erabileraren aldeko jarrerak eta motibazioak sustatzeko programak izatea eta kultur ekoizpenak euskaraz eta herrian bertan eragitea”, deialdiaren araudiaren arabera.

Balorazio-irizpideen artean kontuan hartuko da ekintzaren kalitatea eta euskararen zabalkuntzan erabilera izan dezakeen eragina. Horrez gain, eragin-eremua; genero ikuspegia; irabazi asmorik gabeko proiektua izatea; gizarte inklusioa eta elbarritasuna eta berritzailea izatea ere kontuan hartuko dira.

Diru-laguntzaren onuradunek beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk helburu berbererako emandako bestelako diru-laguntzarekin bateragarriak izango dira. Hala ere, ezin izango da gehiegizko finantziaziorik egon.

Etxe eta Miren Amuriza

Onuradunek diruz lagundutako egitasmoaren aurkezpena herrian egin beharko dute. Ipuin, liburu eta ikus-entzunezko lanen kasuan, ale batzuk emango zaizkio Udalari eta ikuskizun edo kontzertuen kasuetan Berrizen izan beharko da estreinaldia.

Aurreko urteetan, Fernando Torrecilla, Etxe, Miren Amuriza edo Sandra Petrel sortzaile berriztarrek izan dira diru-laguntzen onuradunak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados