Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘17. logela’ ihes gela bihar eta etzi egingo da Zornotzan, ‘Euskaraz barra-barra’ kanpaina sustatzeko

Herriko establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko eta ‘Euskaraz barra-barra’ ikurrari ikusgarritasuna emateko, ‘17. logela’ izeneko ihes gela egingo da bihar eta etzi Zornotzako Zelaieta parkean. Parte hartze doan izango da.

Ihes-gelak intrigazko istorio bat aurkeztuko die parte hartzaileei, eta ‘17. logela’ko lehiakideek 40 minutu izango dituzte proposatzen zaien arazoa ebazteko. Planteamendua honakoa da: Thotel izeneko luxuzko hotel kateak ehun urte daramatza euskal herritar ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren borobil horretan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko.

Guztira 12 txanda egongo dira bi egunetan, eta izena ematerakoan zehaztu egin beharko da zein txandatan parte hartu nahi den. Txanda bakoitzean gehienez bost pertsonako taldetan parte hartu ahalko da.

Biharko saioak, 17:00etatik 21:00etara izango dira, eta etzi 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Ihes gelan doan parte hartu ahal izango da, baina derrigorrezkoa da aurrez izena ematea https://euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela/ helbidean eta zein txandatan parte hartu nahi den zehaztea.

‘Euskaraz barra-barra’ Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak babestutako ekimena da. Euskal Herriko ahalik eta establezimendu gehienetan euskara erabiltzeko aukera bermatzea da marka honen erronka nagusia.

Ekimenaren helburuak, euskararen erabilera sustatzea, merkataritzaren sektorean eraginez; herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatzea eta bermatzea; euskal hiztunen nahasmen eta estres linguistikoa murriztea; eta euskararen biziberritzearen inguruan, kontzientziazioa eta konpromisoak sustatzea.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados