Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

12 neska eta 40 mutil arituko dira Zornotzan jokatuko den Master Kaiola txapelketan

Zornotzako Amorebieta IV.a frontoian, martxoaren 10ean hasita jokatuko den lau t’erdiko Master Kaiola txapelketaren zortzigarren edizioak, 52 pilotari bilduko ditu, 12 neska eta 40 mutil.

Lagun Onak Pelota Elkarteak antolatutako txapelketa 22 urtez azpikoen, jubenilen eta emakumezkoen ataletan banatuko da. Astero bi jardunaldi jokatuko dira, barikuetan 20:30ean, eta domeketan 17:00etan.

Aurreko edizioetan egin den bezala, eskailera modua aukeratu dute antolatzaileek eta aukeratutako serie-buruak erronda desberdinetan hasiko dira lehiatzen. Finalaurrekoak apirilaren 28an eta 30ean jokatuko dira, eta atal bakoi­tzeko txapeldunak maiatzaren 14an jokatuko diren finaletan erabakiko dira.

Edizio honetan tartekatutako berrikuntza aipagarriena nesken atalari dagokio; izan ere, modalitateko pilotari onenak ekarri beharrean, antolatzaileek klubetara jo dute pilotari bila eta partaideak euren klubak ordezkatuko dituzte.

12 nesken artean Durangoko Pilota Eskolako June Urrutikoetxea izango da. Bererekin batera, Bartzelonako Leire Arribas, Ezcarayko Alejandra Bilyak eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako beste bederatzi lehiakide arituko dira.

Mutilen zein nesken ataletan eskudirutan banatutako sariez gain, antolatzaileek Kepa Arroitajauregi omentzeko eta gogoratzeko helburua duen K-saria emango dute. “Txapelketa osoan zehar egon den pilotari eredugarriena edo kantxan itxura hori eman duen pilotaria” izango da saria jasoko duena, Ekhi Ziarrusta antolatzailearen esanetan.

Lehenengo jardunaldian, Lagun Onak Pelota Elkarteko Sare Aretxaga eta Irati Benito pilotariek lagunarteko norgehiagoka jokatuko dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados