Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

“100 pertsona baino gehiago izan dira Karrika Antzerki Taldeko kideak une batean edo bestean”

Karrika Antzerki Taldeak 25. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatuko du datorren asteko zapatuan, nahiz eta zilarrezko ezteiak iaz bete zituzten. Taldea 1998an sortu zen, “institutuko eta Kurutziaga ikastolako ikasleekin eta Berbaroko kideen parte-hartzearekin”, gogoratzen du Maite Lopezek, hasieratik jarraitzen duen taldekide bakarrak. “Garai hartan izaera desberdineko hainbat talde sortu ziren euskararen alde lan egiteko helburuarekin”.

Taldea sortu eta gutxira elkartu ziren Jose Martin Urrutia ‘Txotxe’ elgoibartarra eta Elena Fernandez. ‘Txotxe’k bere jaioterrian lehenik eta geroago Kurutziaga Ikastolako antzerkigintza proiektuan lortutako esperientzia baliatu zuen taldeak behar zuen bultzada emateko.

“Hasiera batean 15 edo 20 pertsona bildu ginen eta hankapaluek erabiltzen, dragoiak zelan egiten ziren, antzerki ariketak egiten, jolasten… ibiltzen ginen” gogoratzen du Lopezek. Ilusioa gainezka zuen talde hark sortutako lehen ekoizpenari ‘Fartsa’ izenburua ipini zioten.

Konpainiak sorreratik jarraitutako ibilbidean 25 edo 30 ikuskizun estreinatu ditu, “urte batzuetan antzezlan bat edo bi sortzen genituelako”, Lopezen esanetan.

Eszenatokiak, kaleak eta erreka

Hogeita bost urteko ibilbidean “100 pertsonatik gora izan dira Karrikako taldekide” Lopezen arabera, “urte batzuetan beste batzuetan baino partaide gehiago izan direlako”. Momentu honetan zazpi kide dira taldea osatzen duten partaideek.

Antzezlanak errepresentatzeko ohiko agertokiak eszenatokiak, plazak edo kaleak badira ere, Karrikakoek beste toki batzuek ere aprobetxatu dituzte antzezpenak egiteko. “Gure taldea eta San Agustin Kultur Gunea urte berean sortu ziren, eta aretoaren eta gure 10. urteurrena batera ospatu genuen. Urte horretan kalean eta areto barruan antzezten genuen ‘Ametsen faktoria’ ikuskizuna eskaini genuen ekitaldian, eta Karrikako kide batzuk hankapaluekin eta txalupekin argiztatuta zegoen Mañaria errekan aritu ziren”, gogoratzen du Lopezek.

Ospakizuna

25. urteurrenaren ospakizunak San Fausto jaietan txosnagunean piztutako txupinazoarekin hasi bazituzten ere, ekitaldi nagusia datorren asteko zapatuan egingo dute, hilaren 20an. Karrikako egungo kideak eta noizbait taldean izan direnak 17:30ean elkartuko dira Santa Ana plazan. Bertan makillatzeko aukera izango dute Alde Zaharrean zehar musikaz lagunduta egingo duten kalejirari hasiera eman aurretik.

19:30ean 25. Urteurrenaren Gala hasiko da San Agustin Kultur Gunean eta ekitaldiaren amaieran brindisa eta luntxa izango da.

Ekitaldietan parte hartzea nahi dutenek info@karrikaantzerkia.eus helbide elektronikora idatzi edo 667 923 891 telefono zenbakira deitu behar dute. Galara bertaratzen direnei zilar koloreko zerbait eramatea eskatzen diete.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados