Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

1.800 euroko isunekin zigortu ahal dituzte Ziztada Gune Askeko bost kide

1.800 euroko isunekin zigortu ahal dituzte Ziztada Gune Askeko bost kide

Zornotzako Ziztada Gune Askeko bost  kide daude inputatuta maiatzaren 23tik Luis Urrengoetxea kaleko lokal bat okupatzeagatik eta horren ondoren jabeak jarritako salaketagatik. Bost akusatuak irailaren 11n deklaratu beharko dute Durangoko Epaitegian eta okupazio horregatik 120 eta 1.800 euro bitarteko isunekin zigortuak izan daitezke.

Okupatutako lokalaren partaideak ez dute ulertzen jabeak “bere herrikideei salaketa jartzea” eta deia egin diote “salaketen kontua birpentsatzeko”. Gainera, “sartu ginenean bezala negoziatzeko gure borondatea azaltzen diogu”.

Ziztadako kideen esanetan okupazioa burutu eta berehala “jabearekin kontaktuan egotea eta akordio batera heltzea izan zen gure asmoa” eta “jabea lokaletik pasatu zenean denon artean hitz egin genuen”.

Baina 10 urte baino gehiago “itxita eta abandonatuta” egon zen lokaleko jabeak, “salaketa jarri zuen gure aurka eta egun bost gazte gaude inputatuta usurpazio delituarekin”. Horietako bi Ertzainak identifikatu zituen lokalean bertan eta beste hiruri zitazioa zuzenean heldu zitzaien etxera “inork lehenago identifikatu barik”.

Ziztada gune askeko asanbladak “okupazioa guztiz zilegi ikusten dugu eta ekintza kultural autogestionatuak eta merkatutik kanpokoak antolatzen jarraituko dugu”. Horretarako, garbiketa lanez gain, “apurtuta zegoena konpondu (uraren tuberiak, argiak, zorua, etab) eta egoera onean mantentzen dugu. Lokala berpiztu, erortzeko arriskutik libratu eta ziztadaz ziztada bizia eman diogu”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Gaztedi berria

    Sartu eta gero, negoziatzeko prest daudela. De verdad, para mear y no echar gota. Será que me voy haciendo mayor pero las cosas se hacen justo al revés. Negocias y la consecuencia es el acuerdo. En fin, suposatzen dut garai berrien kontua dela.

    Deja una Respuesta
  2. Gaztedi berria

    Sartu eta gero, negoziatzeko prest daudela. De verdad, para mear y no echar gota. Será que me voy haciendo mayor pero las cosas se hacen justo al revés. Negocias y la consecuencia es el acuerdo. En fin, suposatzen dut garai berrien kontua dela.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados