Durangaldeak bat egin du Euskaraldiarekin

EuskaraldiaDurangaldeaTxiki
Herritarrek, euskalgintzako kideek, gurasoek, teknikariek zein ordezkari politikoek eman diote babesa Euskaraldiari.

Durangaldeko hainbat herritar, euskalgintzako kideak, gurasoak, teknikariak zein ordezkari politikoek bildu ziren atzo arratsaldean Ezkurdi plazan, azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den Euskaraldiari babesa emateko. Agerraldian parte hartu zutenek 11, egunez euskaraz bizitzeko ariketaren konpromisoa hartu zuten.

Durangaldean herri hauek eman dute izena Euskaraldian eta horren inguruan antolatuko diren ekitaldietan parte hartzeko: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Iurreta, Izurtza, Mallabia, Mañaria, Otxandio, Zaldibar eta Zornotza. Herri horietan batzordeak sortu dira Euskaraldia lantzeko; izan ere, urte osoan egin beharko da lan prestakuntzan eta sentsibilizazioan, hizkuntza ohituren inguruan hausnartu eta 11ko ekitaldiak prestatzeko.

Azken berrogei urteotan gora egin du euskararen ezagutzak. Durangaldean herritarren %60k baino gehiagok ulertzen du euskara eta herri batzuetan % 80tik gorakoa da kopuru hori. Ulertzeko gaitasuna oinarri hartuta, euskaraz egiteko aukerak sortu nahi dira Euskaraldia ekimenaren bidez, eta erraztu egingo da euskaraz berba egitea eta euskara entzutea.

11 egunez egingo den ariketa sozialean, Ahobizi eta Belarriprest rolak hartuko dituzte 16 urtetik gorako herritarrek. Ahobiziak, euskaraz ulertzen duten guztiei euskaraz berba egiteko konpromisoa hartuko dute; Belarriprestak berriz, gutxienez euskaraz ulertzen duten pertsonak izango dira, eta, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena egingo diete. Rol horiek irudikatzeko soinean eramango diren txapak adieraziko dute bakoitzaren konpromisoa zein den.

Euskaraldiaren oinarria hainbat herritan egindako antzerako ariketetan dago, Ahobizi eta Belarriprest figurak sortu zituen Lasarte-Oriakoa tarteko. Herri horretan, euskaldunak aktibatzeko proiektuaren eraginez, 20 puntu igo zen euskararen erabilera.

Mankomunitatearen bideoa

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak bideo bat prestatu du Euskaraldiaren harira, “eskualdeko euskaltzaleek euskara ahalik eta gehien erabili dezaten”.

Ekimen horrekin Mankomunitateko Euskara Sailak ere bere aletxoa jarri nahi du Euskaraldian eta bide horretan baliagarriak izango diren euskarriak sortuko ditu. Bideoaz gain, Durangaldeko euskaldunen komunitate digitala izango den webgunea prestatzen ari da.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar