Mallabiko Udala
Manariko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea

‘Zinema kalera udan’ ekimena ostiralean hasiko da

Datorren ostiralean, uztailaren 31n, hasiko da Amorebieta-Etxanon “Zinema Kalera Udan” ekimena, Udalak sustatutako aire zabaleko udako zinema zikloa, adin guztientzako doako kultur aisialdia eskaintzeko helburuarekin. Lehenengo saioa Jauregizaharren izango da,  “Cómo entrenar a tu dragón” filmaren proiekzioarekin, gaztelaniaz, 22:00etatik aurrera.

Saio guztietan aulkiak izango dira, eta, esperientzia are hobea izan dadin, krispetak doan banatuko zaizkie bertaratutakoei. Euria egiten badu, proiekzioak Gure Kirolak frontoian izango dira.

Egitarau osoa:

  • Uztailak 31 (22:00) – Jauregizahar
    Cómo entrenar a tu dragón (gaztelaniaz)
  • Abuztuak 7 (22:00) – Ixer
    Cuerpos locos (gaztelaniaz)
  • Abuztuak 14 (22:00) – AndrandI
    Momiak (euskaraz)
  • Abuztuak 21 (22:00) – Ogenbarrena
    Jurassic World: Renacer (gaztelaniaz)

Udalak herritarrak kaleko zinema proposamen honetara bertaratzea gonbidatzen ditu, familian edo lagunekin uda giroko kulturaz eta esperientziaz gozatzera.

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados