Dendak Bai
Azoka Idiomas Durango
Maristak Durango
Bvrns Academy Durango

Zabalik dago Durangoko Udal Euskaltegian eta AISA programan izena emateko epea

AISA programak, berriz, 60 orduko doako ikastaroa eskaintzen die, udalerrira iritsi berri diren eta euskarazko aurretiazko ezagutzarik ez duten 16 urtetik gorako pertsonei. Izen-ematea irailaren 25era arte egongo da zabalik, Euskara Sailean, Durangoko Udal Euskaltegian, Intxaurrondoko bulegoan edo 946 030 016 eta 630 474 332 telefono zenbakietara deituta.

Ikasturte berriaren hasierarekin batera, Durangoko Udal Euskaltegiak zabalik du 2026-2027 ikasturterako matrikulazio epea, irailaren 18ra arte.

Euskaltegiak askotariko profiletara egokitutako prestakuntza eskaintza du, eta A1, A2, B1, B2 eta C1 maila ofizialei dagozkien ikastaroak eskaintzen ditu. Horrez gain, talde bereziak ere antolatzen dira erretiratuentzat eta ahozko euskara praktikatu eta hobetu nahi dutenentzat.

Eskolak goizez zein arratsaldez emango dira, egoera pertsonal eta laboral desberdinak dituzten pertsonek prestakuntzan parte hartu ahal izatea errazteko.

Herritarrentzako arreta bulegoa Murueta Torren (Auzunea, 21) dago. Ordutegia astelehenetik ostegunera izango da, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:00etara, eta ostiraletan goizez. Horrez gain, informazioa eta izena emateko inprimakia www.durangoeuskaltegia.eus webgunean kontsulta daitezke.

Taldeen zerrendak irailaren 30ean argitaratuko dira, bai Euskaltegian bertan, bai haren webgunean.

Doakoa da eta 60 orduko iraupena du

Bestalde, AISA euskara ikastarorako izen-ematea irailaren 25era arte egongo da zabalik. Ikastaroa Durangora iritsi berri diren eta euskarazko aurretiazko ezagutzarik ez duten 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago.

Ikastaroa doakoa da eta 60 orduko iraupena du. Durangoko Udal Euskaltegian emango da, astean bitan, bi orduko saioetan. Ordutegia taldea osatu ondoren zehaztuko da.

Euskara Sailak sustatzen du ekimena, Immigrazio Sailarekin elkarlanean, eta Durangon duela gutxi finkatu diren atzerritarren hizkuntza, gizarte eta kultura integrazioa erraztea du helburu.

Informazio gehiago eskatu edo izena eman nahi dutenek Durangoko Udaleko Euskara Sailera jo dezakete, Zeharkalea, 3 helbidean, Durangoko Udal Euskaltegira, Murueta Torre auzunea 21ean edo Itxaurrondoko bulegora, Laubideta, 6 helbidean. Halaber, 946 030 016 edo 630 474 332 telefonoetara deitu daiteke.

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados