Amorebieta-Etxanoko Udala
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea

Ursula Donea elkarteak argazki zaharren bilketa hasi du Mañariaren memoria berreskuratzeko

Argazki batek mila hitzek baino gehiago balio omen du. Antzinako irudi bakoitzean aurpegi ezagunak, partekatutako uneak, jaiak, lanak, aldatu diren paisaiak eta gure herriaren historiaren parte diren oroitzapenak ezkutatzen dira.

Datorren urtean 40. urteurrena ospatuko du Ursula Donea adinekoen elkarteak, eta proiektu berezi bati ekin nahi diote. Gerediaga Elkartearekin elkarlanean, Mañariko argazki zaharrak bildu eta digitalizatzeko kanpaina bat jarriko dute abian, herriko ondare historiko eta kulturala kontserbatzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Uztailean zehar garatuko dute bilketa, asteazkenetan eta ostiraletan.

Horregatik, Mañariko herritarrei XX. mendeko argazki zaharrak biltzen laguntzeko deialdia egin diete. “Pertsonen, familien, auzoen, eskolen, lanen, jaien, gertakarien… irudiak bilatzen ditugu, baita gure herriaren bizitza islatzen duen beste edozein une ere”, adierazi dute lanean ibiliko diren elkarteko kideek. Argazkiak Gerediaga elkartean
digitalizatuko dituzte, eta lana egindakoan jabeei itzuliko zaizkie.

“Gure elkartearentzat hain berezia den urteurren honetan, 40 urte hauek etorkizunera begira ospatu nahi ditugu, baina gaur egun ezagutzen dugun Mañaria eraiki zutenen aztarnak ahaztu gabe”, nabarmendu dute elkarteko ordezkariek.

Noiz eta non entregatu ahal izango dira argazkiak?

Argazkiak Ursula Donea Elkartearen lokalean jasoko dira, uztailaren 1tik 29ra. Bilketa-ordutegia:

  • Asteazkenetan (1, 8, 15, 22 eta 29): 11:00etatik 13:00etara.
  • Ostiraletan (3, 10, 17 eta 24): 17:00etatik 19:00etara

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados