Dendak Bai
Azoka Idiomas Durango
Maristak Durango
Bvrns Academy Durango

Urkiola Landa Garapenak Damarena aurkeztu du, Angurreta Harrobian ospatuko den jaialdi berria

Urkiola Landa Garapenak (ULG) Damarena aurkeztu du, Durangaldeko landa-lurraldea eta bertako baliabide turistikoak ezagutaraztea helburu duen jaialdi berria. Lehen edizioa irailaren 20an, igandez, egingo da Mañariko Angurreta Harrobia Arte Espazioan, eta musika, artea eta bertako produktua uztartuko ditu.

Jaialdia doakoa izango da, eta udazkeneko ekinozioarekin bat eginez egingo da. Damarena izenak berak lotura egiten du lurraldearekin: Damak urtean bitan begiratzen dio haranari, eta egun horietako batean ospatuko da jaialdia.

Damarena ez da ekitaldi isolatu gisa planteatzen. Lurraldeko baliabide turistikoak aktibatu, elkarren artean lotu eta bisitariari esperientzia erakargarri bat eskaintzeko estrategiaren parte da.

ULGko presidentea den Erramun Osaren hitzetan, “Damarena lurraldeari begiratzeko beste modu bat da. Gure helburua ez da ekitaldi bat antolatzea soilik, baizik eta Durangaldeak eskaintzen dituen baliabideak, espazioak, produktuak eta kultura bisitariei erakustea. Turismoa landa-garapenarekin lotu nahi dugu, eta Angurreta bezalako lekuak horretarako aukera paregabea dira”.

Eguneko egitaraua

Goizeko 12:00etan, Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkum artisten “LITOLOGIKA” izeneko instalazio berria estrainekoz bisitatzeko aukera egongo da. Artistek beraiek gidatuko dute bisita, horretarako aurrez izena eman beharko da Angurretako webgunean.

Bertako paisaiak, harrobiaren historiak eta arteak elkarrekin hitz egiten dute. Bisita honen bidez jendeak instalazio berria ez ezik, espazioa bera ere beste modu batera ezagutzea dela asmoa esan du Victor Arrizabalaga sortzaile eta Angurreta Harrobia Arte Espazioaren bultzaitzaileak. Gainera, instalazio berri honen sortzaileen eskutik egingo dira bisita gidatuak.

Arratsaldean, 19:00etan, Berrizko Haize Arrosa taldeak kontzertua eskainiko du. Emanaldia berezia izango da, sorpresaz eta kolaboratzaileez betetako ikuskizuna prestatu baitute, eta EITBk grabatuko du.

“Oso berezia da horrelako leku batean jotzea”

Eneritz Gorritxategi, taldeko abeslariaren hitzetan “Guretzat oso berezia da horrelako leku batean jotzea. Musika lurraldearekin lotzea eta Durangaldeko jendearekin eta beste sortzaile batzuekin partekatzea oso polita da. Gainera, Angurretak eskaintzen duen paisaia eta giroa ez dira ohiko kontzertu-eszenatoki baten modukoak. Gainera kontzertu berezia izango da, eskualdeko, herrialdeko eta estatu mailako gonbidatuekin.”

Ikusleek eskualdeko hainbat produktu eta edari dastatzeko aukera izango dute. Horrela, tokiko produktuak jaialdiaren esperientziaren beste osagai bihurtuko dira.

Bertaratzea errazteko, etengabeko autobus zerbitzua egongo da Mañariko plazatik Angurretaraino. Jaialdiak Mañariko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren turismo sailaren laguntza du.

Datu praktikoak

  • Angurreta Harrobia Arte Espazioa, Mañaria
  • Irailaren 20a, igandea
  • 12:00 — LITOLOGIKA instalazio berriaren bisita gidatua (izena eman: angurretaharrobia.com)
  • 19:00 — Haize Arrosa
  • Autobus zerbitzua eskuragarri
  • Bertako produktua dastatzeko aukera

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados