Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Txopoa sartuta hasiko dira bihar iluntzean Arrazola elizateko
Andra Mari eta San Roke jaiak

Akerbeltz
Akerbeltz taldeak joko du biharko erromerian.

Jubilatuen bazkariarekin eta mus zein briska txapelketekin abiatu baziren asteburuan Atxondoko Arrazola elizatean Andra Mari eta San Rokeren omenezko jaiak, egitarau nagusia bihartik zapatura bitartean burutuko da.

Izan ere bihar arratsaldeko 18:00etatik aurrera txopo txikia prestatzeari ekingo diote eta ondoren talo jana egongo da Amillena bentan. 21:00ak aldera txopoa sartuko dute jaiei hasiera emanenez. 22:30etan ‘Umorea’ bakarrizketa eskainiko du Jose Kruz Gurrutxaga antzezleak eta ondoren Akerbeltz taldeak giroturako erromeria hasiko da. Eguna amaitzeko eta gorputzaldia berrindartzeko berakatz zopa eta txokolatea dastatzeko aukera egongo da.

Eguerdiko meza nagusiarekin hasiko dituzte eguenean Andra Mari eguneko ospakizunak eta elizkizunaren ostean herriko dantzarien agerraldia eta porra txapelketa egongo dira. Arratsaldean, pelota partiduak jokatuko dira eta jarraian triki-bertso-pintxo-kantu gaua hasiko da Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolarien partaidetzarekin.

San Roke eguna

San Roke baselizaren inguruan burutuko dira barikuko ospakizunak, goizeko 11:00etan emango den mezarekin hasita. Ondoren, piper jana, 60, 40 eta 25 euroko sariak banatuko dituen oilasko paella txapelketa eta herri bazkaria egongo dira.

Arratsaldean, Garaiko Anarketa, Mendatako Arleaga, Mallabiko Juan Luis Irazola eta Landaluzeren arteko asto probak egongo dira. Saioa amaitu ondoren oilasko hanburgesekin afaltzeko aukera egongo da eta 22:30etatik aurrera Arantza eta Pantxoren ekitaldia hasiko da.

San Roke txiki eguna ospatuko dute zapatuan eta eguneko lehenengo protagonistak umeak izango dira, Trokolo Teatrok eskainiko duen agerraldiarekin eta Amillenan prestatutako txokolatea dastatzeko aukera izango baitute. 21:00ak aldera herri afaria egongo da eta jarraian Dj Ainhoaren saioa hasiko da. Atsedenaldian egingo den errifa zozketarekin eta amaieran banatuko diren berakatz zopa eta txokolate janarekin osotuko dira aurtengo ospakizunak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados