Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Txistua eta beste hainbat instrumentu entzungo dira ‘Durango Hiria’ kontzertuan

Durangoko Euskal Jaien egitarauaren barruan Silboberri Txistu Elkarteak zapaturako antolatutako ‘Durango Hiria’ kontzertuan, txistu laukoteak eta Harribitxi taldea izango dira protagonistak. San Agustin kultur gunean izango den agerraldia 19:30ean hasiko da.

Ekitaldia José María González Bastida konpositore bergararrak sortutako ‘Txankorrinkoa’ obrarekin abiatuko da. Txistu lehena, txistu bigarrena, silbote eta atabalarentzat asmatutako pieza hau Leire Reteguik, Aitor Álvarezek, Iker Sagalak eta Manu Gaignek eskainiko dute.

González Bastida zarzuelak edo mezak bezalako obra anitzen egilea izan zen eta bere ibilbide profesionalean txistua beste musika estilo batzuetara hurbiltzea sustatu zuen.

Programan agertzen den bigarren obra, Enrique Vázquez Castroren ‘Mendi ta haranen artean’ lanaren estreinaldia izan behar zen, baina ezin izango da entzun azken orduko gertakari batengatik.

Lehenengo zatia osatzeko, Felix Ibarrondo Ugartek sortutako ‘Treña’ pieza eskainiko dute Maite Sagastibeltza txistu lehenak, Aitor Amilibia txistu bigarrenak, Maite Lomas silboteak eta Oskar Ovejero txistu bajuak.

Pieza horrekin, aurten bere 80. urteurrena ospatzen duen konpositorea omendu nahi dute antolatzaileek. Ibarrondok lotura handia du Silboberrirekin duela urte askotatik, eta bere ibilbide musikal luze eta emankorrean zehar, hainbat obra konposatu ditu bereziki taldearentzat.

Kontzertuaren bigarren zatiko protagonista Harribitxi musika bikotea izango da. Iker Álvarez eta Aitor Urquizak osatutako bikoteak, beraien ikuspegitik bi musikarirentzat moldatutako doinuak eskaintzen dituzte, musika sortu berrian zein errepertorio tradizional eta herrikoiko obra handien interpretazioan oinarrituta.

Harribitxi bikotearen ekitaldia hainbat instrumenturen uztartzean oinarritzen da, txistua eta danbolina edo danborrez gain, panderoa, ttun-ttuna, shruti box indiarra, glockenspiel, gitarra, mandolina eta ezohiko beste zenbait instrumentu entzungo baitira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados