Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Talka, McOnak eta Mugi Panderoa taldeek girotuko dute Elorrioko Gaztetxearen urteurren jaia

McOnak
Gaueko 23:00etan hasiko da McOnak taldeak eskainiko duen kontzertua.

Elorrioko Gaztetxeak 31. urteurrenaren jaia ospatuko du gaur eta bertako erabiltzaileek egun osoko egitaraua prestatu dute. ‘Ezina alkarraz egina, piztu iraultza grina!’ goiburupean burutuko diren ekitaldien artean umeei zein helduei zuzendutakoak tartekatuko dira.

Ospakizunak goizeko 11:30ean hasiko dira, ordu horretan umeentzako tailerrak irekitzeaz gain, murala margotzeari ekingo baitiote.

Goizeko ekitaldiak 14:00etan San Josen egingo duten omenaldiarekin eta jarraian eskolako erabilera anitzeko eraikinean egingo duten bazkariarekin osatuko dira. Bazkarira joateko ohiko lekuetan salgai dauden tiketak erosi behar dira, 8 euroren truke.

Arratsaldeko 17:30ean ohiko argazkia aterako dute Gaztetxean, eta ondoren, orotariko euskal abestien bertsioak era akustikoan jotzen dituen Talka taldearen agerraldia hasiko da.

Eguneko kontzertu nagusia 23:00etan hasiko da, doinu irlandarren zein Euskal Herriko banden eragina duen McOnak talde lekeitiarrak eskainita. Aurtengo jaia borobiltzeko Mugi Panderoa eibartarrek girotutako erromeria egongo da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados