Amorebieta-Etxanoko Udala
Iurretako Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea

Plateruena-Izar Records lehiaketa azken txanpan sartu da azken bi sailkapen kontzertuekin

Durangoko Udalak eta Izar Recordsek elkarlanean antolatutako Plateruena – Izar Records musika-lehiaketak lehen edizioaren azken txanpari ekingo dio azken bi sailkapen-kontzertuekin. Talde eta bakarlariei zuzendutako lehiaketa honek tokiko musika-sorkuntza bultzatzea, proiektu artistiko berriei ikusgarritasuna ematea eta Durangoko zein Euskadiko bizitza kulturala aberastea ditu helburutzat.

Lehen edizio honetan 40 taldek eman zuten izena, eta horietatik 30ek lehiaketan parte hartzeko eskatutako gutxieneko kalitatea gainditu zuten. Joan den maiatzaz geroztik, lehiaketa zuzeneko bederatzi kontzerturen bidez garatzen ari da, eta parte hartzen duten taldeen talentua ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Azken bi kontzertuak Plateruenako terrazan izango dira. Eguraldi txarra eginez gero, Andra Mari elizpera lekualdatuko dira.

Lehen hitzordua uztailaren 10ean izango da, 20:00etan, eta Sweet Rage, Iker Gomez, The Soulbar Taldea eta Bixonte Dort taularatuko dira.

Bigarren eta azken sailkapen-kontzertua, berriz, uztailaren 17an izango da, 21:00etan, Deborah Riff, El Callejón del Gato eta Dorre taldeen emanaldiekin.

Finala, irailean

Emanaldi guztiak amaitu ondoren, uztailaren 20tik 24ra bitartean talde finalistak zein izango diren jakinaraziko da. Finalera maila orokorreko hiru talde onenak eta Durangaldeko bi talde onenak sailkatuko dira.

Lehiaketaren final handia irailaren 26an, larunbatean, izango da, Goienkaleko jaien testuinguan. Horrela amaituko da Plateruena – Izar Recordsen lehen edizioa.

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados