Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

Oihan Vegaren saioa eta mozorro lehiaketa egongo dira martitzenean Mallabiko Inauteriak agurtzeko

OihanVega

Mallabiak eta mallabitarrek Inauteri ospakizunak berreskuratuko dituzte aurten eta Udalak antolatutako egitaraua zapatutik martitzenera garatuko da. Programazioan, musika ekitaldiak, pelota partidak eta mozorro lehiaketa nabarmenduko dira.

Prestatutako egitaraua barikuan, hilak 26, hasiko da 17:00etatik aurrera jokatuko diren Emakumezkoen Elite Paleta Goma Txapelketako finalerdiekin. 19:00etan txitxiburduntzia egingo dute. Iluntzeko 20:00etan hasita, Gauargi taldeak girotutako mozorro-erromeria egongo da parkean 22:30ak arte.

Eskolarteko gomazko paleta partidek emango dio hasiera 10:30ean domekako egitarauari. Egunean zehar, ‘Superigandeak’ ospatuko dituzte, 11.00etan eskolan egingo diren jolasekin eta 16:30ean kontzejuzarrean egongo den zine emanaldiarekin.

Martitzena, Karnabal eguna, Txoborro Magoak 14:30ean eskolan eskainiko duen saioarekin abiatuko da. 16:30ean txokolatada izango da frontoian Oihan Vega DJak girotuta eta ekitaldia 20:30ak arte iraungo du.

18:30ean Playback eta mozorro lehiaketa abiatuko da eta bakarka edo taldeka arituko diren partaideek abesti bakarra aurkeztu ahal izango dute. Lehiaketak, 30 eta 200 euro bitarteko zortzi truke txartel banatuko ditu. Helduen lehiaketak 60 eroko diru saria emango dio etxeko arropa zaharrekin egindako mozorro onenari.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados