Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Durangoko Azoka
Euskal Denda
Contra el Cancer Bizkaia

“Nire bizitzako etapa nahiko kaotikoa batzen da liburuan”

Usue-Egia-Ura-LeporainoUsue Egia sortzaile durangarrak argitaratu berri duen ‘Ura leporaino’ liburuaren aurkezpena egingo du bihar Arte eta Historia Museoan, arratsaldeko 19.00etan.

-Zure liburua ‘nobela grafikoa’ dela esan duzu. Zer adierazi nahi duzu definizio horrekin?

-Liburu hau egiteko ez naiz fijatu nobela edo komikiaren ezaugarrietan, baizik eta sortu ahala egin dudan eguneroko grafiko batean. Hau da, marrazkiak eta testuak uztartu zerbait komunikatzeko eta mezu bat bidaltzeko. Irakurketa irudien eta testuaren bitartez gidatuta dago.

-Beraz, egunkari itxura duen liburua da.
-Bai, pandemiagatik konfinatu gintuzten egunean, erabaki nuen zeregin bat hartu behar nuela. Errutina oso zorrotza jarri nion neure buruari, eta egunero bost orri marrazten nituen, ez pandemiarekin lotutakoak, baizik eta egun bakoitzean sentitu ahal nituen emozioei lotutakoak Konfinamendua bakarrik pasatu nuenez, eguneroko bitakora moduan transmititu nahi nuen. Niretzat ariketa izan zen.

-Zelako gaiak lantzen dituzu liburuan?
-Idatzi eta gero konturatzen zara zelan aldatzen diren umorea, emozioak… eta gaiak egunaren arabera aukeratzen nituela. Garai hartan ikerketa master bat egiten nenbilen, autokontzeptua eta autoestimuaren inguruan, eta nahiko buelta eman nizkien gai horiei. Umorea ere erabiltzen nuen, uste nuelako bizitzaren gai sakonenak transmititzeko baliagarria zela. Gero, fantasia ere sartu izan dut, zeren bakarrik egonik koadrila berri bat sortu nuen irudimena eta musikaren bitartez.

-Txikitan, eskolaurreko irakasleak ‘trebezia sozial miresgarriak’ zenituela esan zizun, eta hori baliatu zenuen koadrila berria sortzeko?
-Hori da. Akordatzen naiz, esaten zidatela txoko batetik bestera joaten nintzela lagunak egiten. Eta pandemia garaian, etxean bakarrik nengoenez, lagun berriak egin behar izan nituen, eta oso ondo pasatu nuen; ez bakarrik konpainia sentitzeko, baita imajinatzeko aukera izan nuelako.

-Lana nahiko aurreratua izango zenuen ‘Durango Sor(tzaileen)leku’ beketara proiektua aurkeztu zenuenean.
-Bai, gainera liburuaren zati bat bidali nion editoreari eta esan zidan “hau liburu bat izan ahal da, zeren mamia, irudimena, eta garai bateko ‘dokumentu historikoak’ dituelako. Zeren pandemiatik irtengo gara eta dena ahaztuko dugu”. ‘Ura leporaino’, hala ere, ez da Covidaren ezta pandemiaren inguruko nobela, baina garai horretan kokatzen da. Editoreak idazten jarraitzeko esan zidan, eta orduan irten zen beken deialdia. Jaso nuen dirulaguntza oso beharrezkoa izan zen liburuaren bigarren zatia egiteko.

-‘Durango Sor(tzaileen)leku’ ekimenera aurkeztu zenuen egitasmoa ‘Ustekabean, krak’ izendatu zenuen, baina liburuak ‘Ura leporaino’ du izenburu. Badute zerikusirik batak eta besteak?
-‘Ustekabean, krak’ aurkeztu nuenean ez nuen liburua osorik amaituta. Uste dut izen egokia zela, ‘krak’ horrek sistemaren apurketa, errutinaren apurketa… islatzen dituelako. Bapateko gauza izan zen eta zentzua zuen. Baina, liburua amaitu nuenean, ziklo bat amaitu egiten zela sentitzen hasi nintzen, gainera Ukrainako gerra ere hasi zen. Liburuak nire bizitzako etapa bat batzen du, nahiko kaotikoa izan zena, baina barruko gauzak ateratzeko eta aztertzeko balio izan didana. Ironia erabili dut batzuetan ‘ura leporaino’ sentitu dudala adierazteko, baina orkatiletaraino bakarrik iristen zela.

-Ideia hori da liburuaren azalean agertzen dena.
-Jokutxo bat izan da. Baina adierazi dezake ere, arazoa hor dagoela eta jakin arren ura ataskatuta dagoela ez gara gai korapiloa askatzeko. Horregatik diot liburua desataskadore modukoa izan dela.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados