Mallabiko Udala
Manariko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea

Mendiolako errepidea konpontzeko lanak amaitu dira

Abadiñoko Udalak Mendiola auzoko sarrerako errepidea behin betiko konpontzekolanak amaitu ditu. Alfredo Baeschlin eta Atxa-Txiki artekoa, hain zuzen ere. Azken urteotan hainbat luizi gertatu dira puntu berean, eta, jarduketa horrekin, arazoari behin betiko irtenbidea eman zaio.

Errepidea ibaiertzetik aldendu eta etorkizunean gerta daitezkeen luiziak ekiditea izan da obraren helburua. Denera, bost hilabete pasatxo iraun dute lanek, eta, Udalak, 306.166 euroko inbertsioa egin du.

Abadiñoko Udalak irailean hasiko ditu Atxarteko harrobi alboko errepidea konpontzeko eta hobetzeko obrak. Lanek 318.178,60 euroko aurrekontua dute, eta lau hilabeteko epean egitea aurreikusten da.

Landa azpiegiturak

Esku-hartzeak errepidea erabat egokitzea aurreikusten du. Izan ere, duela hainbat urte izandako luizi batek zorua eta urak husteko sistema hondatuta utzi zituen. Alde horretatik, proiektuak zoladura erabat berritzea, drainatze sistema hobetzea eta ezpondak egonkortzea aurreikusten du. Era horretara, luiziak gertatzeko arriskua murriztuko da eta zirkulazio baldintza seguruagoak bermatuko dira.

Jarduketa hauek Abadiñoko Udalak landa azpiegiturak konpontzeko eta hobetzeko duen konpromisoaren baitan sartzen da, udalerriko eremu guztietan bizi baldintza duinak eta seguruak bermatuta egon daitezen. Bi horiez gainera, Sagastako errepidea konpondu da, eta Muntsaratz-Gaztelua bidean ere konponketak egin dira.

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados