San Agustin Kultur Gunea Durango
Azoka Idiomas Durango
Maristak Durango
Berrizko Udala

Mankomunitateak senitarteko zaintzaileentzako prestakuntza tailerra antolatu du Abadiñon

AbadiñoTxanportaKulturEtxeaDurangaldeko Mankomunitateko Zaindu zerbitzuak eta Osakidetzak, Abadiñoko Udalaren laguntzarekin,  “Autozaintzarako tresnak” prestakuntza-tailerra antolatu dute senitarteko zaintzaileentzat. Saioak urriaren 19an eta 26an eta azaroaren 2an eta 9an egingo dira, 16:00etatik 17:30era, Txanporta Kultur Etxean. Tailerra Esther Alonsok, Zaindu zerbitzuko psikologo eta koordinatzaileak, emango du. 

Mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten senideei laguntza eta tresnak eskaintzeko helburuarekin, Zaindu zerbitzuak autozainketan eta ongizate emozionalean oinarritutako prestakuntza tailerra jarriko du martxan Abadiñon.

Zaintza lanek askotan eragin nabarmena izaten dute zaintzaileen egunerokoan, eta, horregatik, tailerraren helburu nagusia da zaintzaren erronkei aurre egiteko jarraibideak, estrategiak eta baliabide praktikoak eskaintzea. Saioetan zaintzaileen indarguneak identifikatu eta autozainketa bultzatzeko hainbat tresna landuko dira.

Ekimen hau Zaindu zerbitzuaren programazioaren barruan kokatzen da, eta, prestakuntzaz gain, senide zaintzaileen artean topaguneak eta elkarguneak sortzea du xede.

Prestakuntzan parte hartu edo informazio gehiago jaso nahi dutenek Zaindu zerbitzuarekin harremanetan jar daitezke 680 425 764 telefono zenbakian edo zaindu@dma.eus helbide elektronikoan.

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados