Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Abadiñoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Azoka
Iurretako Udala

Mañariko Udalak etxebizitzak alokatzeko laguntzak emango ditu

Mañariko Udalak etxebizitzen alokairua ordaintzen laguntzeko dirulaguntzak emango ditu aurten. Dagoeneko eskariak egiteko epea ireki du eta interesa duenak maiatzaren 12ra arte izango du aukera behar den dokumentazioa aurkezteko.

Egitasmo honekin, “Mañariko udalerrian ohiko egoitza izateko alokairu erregimenean bizitza bat duten pertsonei alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea” nahi du Udalak.

Onuradunak bakarka edo beste batzuekin bizi diren herritarrak izango dira eta “diru-laguntzen onuradun diren bizikidetza-unitateko pertsona guztiek diru laguntza jasoko duen etxebizitzan erroldatuta egon beharko dute”.

Diru-laguntza pertsona bakarrarentzat eskatzen bada, “berak bakarrik egon beharko du Mañarian erroldatuta gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin etenik gabe” eta diru-laguntza bizikidetza-unitate osoarentzat eskatzen bada, “gutxienez bizikidetza unitateko kide batek egon beharko du Mañarian erroldatuta gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin etenik gabe”.

Onartutako araudiaren arabera “alokairu-gastuei dagokionez gehienezko kopuru hau ezin izango da gainditu: hilean 600 eurokoa”, araudian zehazten denez. Hala ere, garaje edo komunitate eta administrazioko gastuak “lagundu daitekeen kontzeptutik kanpo geldituko dira” eta “alokairuko hileko kuotatik 30 euroko balio finko bat kenduko da”.

Laguntza jasotzeko eskaera orria eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa, udaletxean edo www.mañaria.eus web orrialdean daude eskuragai.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados