Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan enplegu zerbitzu publikoetan izena eman dutenen zerrendak gora egin du azken hilabetean ere. Abenduan %26 igo da langabetuen zerrenda eta guztira 168.854 langabe daude. Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak gaur jakitera eman duenez, Araban apur bat jaitsi da langabetuen kopurua.
Lurraldeka, Nafarroan gehitu da gehien langabe kopurua, 1.404 lagun gehiago daude lanik gabe. Bizkaian 633 pertsonek eman dute izena abenduan enplegu zerbitzu publikoetan eta Gipuzkoan ere gehiago dira lan bila dabiltzanak, 175. Araba izan da langabetuen kopurua gutxitu den bakarra, 61 lagun gutxiago daude langabezian.
Horrela, abenduko datuak gehituta, Araban 19.212 langabetu daude, Gipuzkoan 38.494, Bizkaian 70.495 eta Nafarroan 40.653.
Orokorrean, Espainiako Estatuan ia lau milioi pertsonek ez dute lanik, 3.923.603 lagunek hain zuzen.
y donde estan todas las medidas que anunció ZP?