Durangoko Energia Komunitatea
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Kultur Gunea Durango
Herriaren Eskubideak-Independientes

Kulunkan egistasmoak nerabe eta gazteen heziketa integrala bultzatuko du

Hezkuntza eta aisialdi hezitzaile eta euskaldunaren alde lan egiten duten hainbat eragile elkartu dira Kulunkan egitasmoa martxan jartzeko asmoz. Aurkezpenan azaldu dutenez, egitasmoaren helburua, “pertsonaren gaitasunak garatzea eta balioetan heztea da”. Esperientzia pilotua gabonetan burutuko da Durangon.

Horretarako, nahiz eta oraindik zehatzu barik egon, hiru gune banatzea aurreikusten dute bultzatzaileek, haur eta familiak batetik, nerabe eta gazteak bestetik eta gurasoak azkenik. Gune bakoitzean, berriz, egitarau ezberdinak proposatuko dira: euskara eta aisialdi euskalduna, kulturartekotasuna, aukera berdintasuna, hezkidetza, lankidetza, elkartasuna, gatazken konponbidea, ingurumena eta jasangarritasuna besteak beste.

Euskadiko Gazteriaren Kontzeiluaren laguntzarekin saretzen hasi zen proiektua iazko apirilean, eta harrezkero hainbat elkarte hurbildu dira bertara, hauen artean Durangaldeko Berbaro Elkartea, Zapaburu Konpartsa, Zeozer Gizarte Elkartea, Geu Be eta Kimuak, hain zuzen ere.

 

“Hutsuneak” betetzeko

“Ume, nerabe eta gazteentzat zuzendutako industria kulturaletik bultzatzen den astialdi eredua joera kontsumista eta parte hartze pasiboan galdurik dagoela uste dugu”, azaldu du Urtzi Ugaldek Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik egitasmoaren aurkezpenean.
Izan ere, egoera honek uzten dituen “hutsuneak” betetzeko helburuarekin  esperietzia pilotu hau martxan jarri nahi dute gabonetarako.

Horretarako, Durangon bi egunetan burutuko da aisialdi ekimena izango da.  “Haur, nerabe, gazte eta gurasoei zuzendutakoa, familiak unitate bat bezala hartuz, proiektuaren parte sentitu eta erabaki garratzitsuenen subjetu izan daitezen”, azaldu du Ugaldek. 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados