Durangoko Kalebarriak abuztuan ospatzen dituen jaiak berreskuratu eta bihar eta eguenean izango diren ekitaldien artean erromeriak, herri bazkaria edo sardinada egongo dira.
Ospakizunak bihar bertan hasiko dira, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Luhartz taldeak girotuko duen erromeriarekin.
Egitarauan tartekatutako ekitaldi gehienak eguenean izango dira. Egun horretarako prestatu dituzten jarduerak goizeko 9:00etan emango den mezarekin eta ordu erdi geroago egingo den lore eskaintzaren hasiko dira.
Arratsaldeko 15:00etan herri bazkaria egongo da eta bertan parte hartzeko beharrezkoa da izena aldea aurretik ematea Mesoi Barria tabernan. Bazkalostean, tute, igel eta futbolin txapelketak jokatuko dira eta 19:30ean sardina jana egongo da. Aurtengo egitaraua Ansorregi eta Larrañaga trikitilarien ekitaldiarekin osotuko da.