Abadiñoko Inauteriak euskarazko reggaetoi erritmo feministekin amaituko dira, Udalak Kai Nakai musikari gazteiztarraren kontzertua antolatu baitu biharko. Agerraldia Traña-Matienako Errota Kultur Etxean izango da iluntzeko 19:00etan hasita.
Kai Nakai izenarekin abesten duen Iratxe Aguilerak Durangoko Azokak deitutako Sormen Beka irabazi zuen iaz eta horren ondoren ‘Baimenik Gabe’ diskoa argitaratu zuen.
Musikari gasteiztarraren lehen disko horretan bere nortasuna ezagutarazten du eta letretan genero-rolei aurre egiteari, ahalduntzeari, mota askotako harremanak bizitzeari eta arrakasta lortzeari buruz mintzatzen da.
Kai Nakairen kontzertua Inauteriko jaiak direla eta antolatu da. Sarrera doakoa izango bada ere bertaratzea nahi duenak gonbidapenak jaso beharko du Zelaietako Mediatekan edo Errotan bertan. Gehienez bi gonbidapen emango dira pertsona bakoitzeko.