San Agustin Kultur Gunea Durango
Azoka Idiomas Durango
Maristak Durango
Bvrns Academy Durango

Intxaurreren 40 urteko ibilbidea omenduko dute Durangoko txosnen txupinazoan

Intxaurre elkarteak 40 urte bete ditu aurten, eta urteurren berezia izango du Durangoko San Fausto jaietan. Txosna Batzordeko kide den elkarteari aitortza egin gura diote aurten, eta, horretarako, txupinazoa pizteko ardura emango diote bihar. Horrela, lau hamarkadatan egindako lana eta ahalegina omenduko dituzte jaietako txosnagunearen irekierarekin batera.

“Askotariko jarduerak eskainiko ditugu txosnagunean aurten. Eguneko eta gaueko ekin­tzak izango ditugu eta haur, gazte, zein helduentzako proposamenak daude egitarauan. Aurten urteroko ekintzez gain, zenbait berrikuntza ere izango ditugu”, adierazi dute Txosna Batzordeko eragileek.

Aurreko urteetan bezala, kalejirak emango dio hasiera ospakizunari. Santa Anatik abiatuko dira Pantxikerekin eta Iruñerriko Broken Brothers Brass Band taldearekin, txosnagunera heltzeko. Bertan, 21:00etan, botako dute txupinazoa.

Eztandaren ostean, jai giroa piztuko da Landako Gunean. Txosnek egitarau zabala prestatu dute aurten ere. Eguneko zein gaueko ekintzak izango dira, adin eta gustu guztientzat.

Urteroko hitzorduei eusteaz gain, berrikuntzak ere gehitu dituzte, eskaintza zabaltzeko asmoz. “Azpimarratzekoak dira antolatu ditugun berrikuntzak eta eskaintza zabal­tzeko egin dugun apustua”, adierazi dute antolatzaileek.

Horren adibide da igandean egingo duten Artisau Azoka. Euskal Herri osoko artisau eta sortzaileek beren postuak jarriko dituzte txosnagunean, eta goiza bermut dastaketarekin eta dantza emanaldiekin girotuko dute. “Txosnaguneko eguneko eskaintza zabaltzeko asmoarekin antolatu dugu, adin guztietako jendearen­tzako goiza pasatzeko aukera paregabea dela uste dugu”, azaldu dute.

Beste berrikuntzetako bat Maritxu Hankatxu eta Igurtzi Serrano drag artisten ikuskizuna izango da. Horrekin batera, urtero arrakasta izaten duten ekitaldiak ere izango dira: paella txapelketa, Mañaria errekako jaitsiera, Gazte Eguna, Etxera Eguna eta mozorro eguna, besteak beste. Antolatzaileen arabera, urteroko hitzorduek “jaietako eskaintza zabaltzen dute eta askotariko jendeak urtero txosnagunera etortzeko ohitura hartzeko lagungarriak dira”.

Horrez gain, Durangaldeko flora eta fauna izango da mozorro eguneko gaia. “Gai dibertigarria da eta aukera infinituak ematen dituelako aukeratu dugu, ez baitugu fauna gutxi Durangaldean. Jendeak irudimena erabil dezan gura dugu, mozorro dibertigarriak ikusiko ditugula uste dugu”, adierazi dute.

Ekitaldi horiek jaietako eskaintza aberasteaz gain, txosnagunea herritarren topagune bihurtzen laguntzen dute. Gainera, batzordeko eragileek beren jarduna eta aldarrikapenak jaietara eramateko aukera dute. Ourdaybi, gaztetxea, Harrera eta Etxera elkarteak jarri dituzte horren adibide gisa.

Euskaldun eta herrikoia

Txosnen antolatzaileek urte osoan egiten dute lan, bai eragile bakoitzaren esparruan, bai jaietako eskaintza kulturala eta musikala prestatzen. “Urte osoan zehar biltzen eta lan egiten dugu. Batzordean biltzen garen eragileon artean ideiak eta proposamenak elkarbanatzen ditugu, urteroko egitarauak mantentzeaz gain, txosnagunea piztuko duten ideia berriak ere proposatzen saiatzen gara”, azpimarratu dute.

Irabazi asmorik gabeko eragileek osatzen dute Txosna Batzordea, eta bestelako jai eredu baten alde egiten dute: “jarrera matxista, homofobo ezta arrazistarik onartuko ez duen jai eredu euskaldun eta herrikoiaren alde” lan egiten dute.

Ildo horretan, erasoen kontrako protokoloa jarriko dute martxan, txosnagunea denontzako espazio segurua izan dadin. Antolatzaileen mezua argia da: “Ez dugu jarrera matxista, arrazista, ez LGTBIQ-fobikorik onartuko, eta eraso zein jazarpen egoeren aurrean erantzuteko prest gaude”, nabarmendu dute.

Intxaurreren lau hamarkadako ibilbidea aitortzeko eta askotariko proposamenez gozatzeko aukera izango dute, beraz, herritarrek aurtengo San Faustoetan. Txosnek adin eta gustu guztietako jendea gonbidatu dute jai-eremura hurbiltzera eta ospakizunetan parte hartzera.

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados