Banner en desktop Banner en moviles
Uda Giro Durango
Haizetara Amorebieta
Maristak Durango
Santos Arriandi

Gotzon Gomez eta Asun Elorriaga izango dira Gerediagako lehendakari eta lehandakariorde berriak

Elorriaga, Mujika eta Gomez.

Gerediaga Elkarteak atzo, maiatzak 25, Abadiñoko Gerediaga auzoko foru-zelaian urteroko Batzar Nagusia egin zuen. Bi urterik behin, zuzendaritza taldeko kideak berritzeko prozesua zabaltzen da, eta 60. urteurrenarekin batera, Zuzendaritza Batzorde berria eratu da. Batzar Nagusian, aho batez, Zuzendaritza Batzorde berria eta batzordeko karguak ere onartu dira.

Azken urteetako Zuzendaritza Batzordearekin alderatuta, lagun bik euren kabuz utzi dute parte-hartzea eta pertsona berri bat sartu da. Guztira, 9 lagunek osotutako Zuzendaritza izango da.

Azken 22 urteetan Gerediaga Elkarteko lehandakari izan den Nerea Mujikak eta azken urteetan diruzaina izan den Belen Bengoetxeak elkarteko zuzendaritza uzteko erabakia hartu eta ez zuten berrizte prozesura euren burua aurkeztu. Batzordeko kide berri modura, berriz, Abadiñoko Oihana Azkorbebeitia izan zen pertsona bakarra.

Batzar Nagusian onartutako ordezkaritza karguak honek izan dira: Gotzon Gomez Barrenetxea (lehendakaria); Asun Elorriaga Albizu (lehandakariordea): Aingeru Mimentza Sanchez (idazkaria); Gemma Telletxe Kortabarria (diruzaina);  Karmele Etxanagusia Atutxa, Mikel Agirregabiria, Goiuri Aldekoa-Otalora Txintxurreta, Olatz Plazaola Sopelana eta Oihana Azkorbebeitia Urizar (bokalak).

Bi hamarkadatako ibilbidea laburbildu duen ikus-entzunezko baten ostean, “emozionatuta” hartu zuen atzo hitza Nerea Mujikak. Pozik doala azpimarratu zuen. 44 urterekin lehendakari sartu zela. Elkartea orduan, eta bera ere bai, ezberdinak zirela aitortuta, elkarterako kudeatzaile bat izateak zentzu askotan zein aurrerapausoa izan dan gogoratu nahi izan zuen.

Urte guzti hauetan Gerediagan ezagutu dituen ikerlari eta historialariak eta bidelagunak eskertu zituen eurekin batera “ikasteko eta Durangaldearen alde lan egiteko aukera ematearren”. Gerediaga Elkartearen ageriko aurpegia bera izan arren, talde handi bat izan duela lagun, eta oso eskertuta agurtu zen atzo Nerea.

Lehendakari eta lehendakariorde berriak

Gotzon Gomez Barrenetxea eta Asun Elorriaga Albizu izango dira aurrerantzean elkarteko ordezkari nagusi. Gomez durangarra da. 1970. urtean jaiota, Deustuko unibertsitatean filologia ikasi zuen. Gero, Durangoko Jesuitak ikastetxean eman ditu 30 urte baino gehiago euskara eta literatura irakasle modura. Gotzon, Durangoko Errugbi Taldeko kide modura ere ezaguna da herrian. Bertan jokalari eta entrenatzaile ibilitakoa da.

Kirol taldean euskara arduraduna ere izan da 30 urtez. Gerediaga Elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea izan da azken 8 urteetan eta Deustuko unibertsitatean bere irakasle izan zen Nerea Mujikak animatuta gerturatu zen.

Gotzon Gomezek ere hartu zuen atzo hitza elkarteko lehandakari izendatutakoan. Txikitatik euskararekiko maitasuna transmititu zioten ama eta aitarentzat izan zituen lehenengo berbak. Baina, batez ere, irakasle izandako Koldo Isusi, Gerediaga elkarteko sortzaile ere izan zen Koldo Alzibar eta Bego Urizar eskertu zituen.

Elorriaga orain arte Gerediaga Elkarteko idazkari izan dena, orain, lehendakariordea izango da. Gotzon Gomezekin batera elkartearen ordezkaritza izango du. 1958an jaio zen Muxikako Maume auzoan.

Bartzelonako unibertsitatean ikasi zuen filologia eta Hizkuntza eskoletako irakasle izan zen, tartean Durangoko hizkuntza eskolako zuzendari ere bai, jubilatu arte. Gerediaga Elkarteko zuzendaritzako kide 2012tik da eta idazkari lanak bete ditu ordutik.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. americano

    Aupa Gotzon Zorionak! Lehendakari ezin hobea!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados