Amorebieta-Etxanoko Udala
Iurretako Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea

Goietako alokairu sozialeko sei etxebizitzen esleipena irailerako aurreikusita dago

Elorrioko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die Etxebiden, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan, izena emanda egotea ezinbestekoa izango dela Goietan dagoeneko prest dauden alokairu sozialeko 6 etxebizitzen esleipen prozesuan parte hartu ahal izateko.

Aurreikuspenen arabera, Goietako etxebizitzen sustapena datorren udazkenean egingo da. Horregatik, interesa izan dezaketen herritarrei ahalik eta lasterren Etxebiden alta ematea edo, dagoeneko izena emanda badaude, euren espedientea eguneratuta dagoela egiaztatzea gomendatzen zaie.

Goietako sustapenak pertsona bakarrentzat edo bikoteentzat pentsatutako etxebizitzak izango ditu. Etxebizitzen azalera erabilgarria 45 eta 56 metro koadro artekoa izango da, eta guztiek egongela-jangela eta sukaldea espazio berean, logela bat, bainugela eta esekitokia izango dituzte.

Era berean, etxebizitza guztiek aerotermia bidezko berokuntza eta ur bero sanitarioa sortzeko sistema indibiduala izango dute. Energia berriztagarrietan oinarritutako sistema horrek etxebizitzen energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetuko ditu.

Nola eman izena Etxebiden?

Etxebide Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza eta zuzkidura-bizitokien eskatzaileen erregistroa da, eta babes publikoko etxebizitzak esleitzeko ezinbesteko baldintza da bertan izena emanda egotea.

Izena emateko bi aukera daude:

  • Bide telematikoa: eskaera modu elektronikoan aurkez daiteke, beharrezko dokumentazioa formatu digitalean erantsita eta sinadura elektroniko balioduna erabilita.
  • Aurrez aurre: eskaera inprimatu eta beharrezko dokumentazioarekin batera aurkez daiteke Zuzenean bulegoetan edo Etxebiderekin hitzarmena duten udaletan.

Gogorarazi nahi da pertsona edo bizikidetza-unitate bakoitzak eskaera bakarra aurkez dezakeela, eta inskripzioa bi urtean behin berritu behar dela.

Elorrioko Udalak Goietan alokairu sozialeko etxebizitza bat eskuratu nahi duten pertsona guztiak animatzen ditu izapide hori aldez aurretik egitera, datorren udazkenerako aurreikusitako esleipen-prozesuan parte hartu ahal izateko.

Informazio gehiago: www.etxebide.euskadi.eus​

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados