Friso
Friso
Friso
Friso

Gazte abadiñarrek gogoko dituzten ekimenekin osatu du Udalak uztaileko jardueren agenda

Gazteen lehentasunen arabera antolatutako ekimenen agenda zabala prestatu du Abadiñoko Udalak uztailerako.  Izan ere, 13 eta 17 urte bitarteko gazteek aisialdirako hainbat proposamen bozkatzeko aukera izan zuten eta aste buru honetatik aurrera aukeratutako hainbat proposamenekin gozatu ahal izango dute Abadiñotik irten barik.

Prestatutako jarduerak asteburu honetako zapatuan eta domekan abiatuko dira, Matienako Traña plazan eta Zelaietako Txanporta plazan hurrenez hurren, egongo diren bideo jokoekin. 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bideo-kontsolak dituen kamioian kokatutako tresna elektronikoekin jolasteko aukera izango dute 13 eta 17 urte bitarteko gazteek.

Hilaren 21ean, 22an eta 23an berriz, eskalada ikastaroa egingo da Matienako rokodromoan, 10 laguneko taldeentzat 9:30etik 13:30era. Guztira, 30 lagunek parte hartu ahal izango dute, beraz, izena aldez aurretik eman beharko da uztailaren 16ra arte, Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan.

Freestyle Bike erakusketa

Hilaren 24an, Freestyle Bike erakusketa eskainiko du Funbox Factory taldeak. Ordubeteko bi saio programatu dira –18:00etan eta 20:00etan–, eta sarrera doan izango da. Hala ere, gonbidapenak aldez aurretik jaso behar dira Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan.

Udalak antolatu dituen jarduera hauen helburua “adin tarte horren gustuetara eta nahietara ahalik eta gehien egokituko den aisia eta denbora libre eskaintza zabala eskaintzea da”, Argi Abad Kultura eta Gazteria zinegotziaren arabera.

Gazteek emandako iritzia kontuan hartuta, paintball saioak egongo dira Astola futbol zelaian hilaren 29an, lehena 11:00etatik 14:00etara eta bigarrena 17:00etatik 19:00etara. Abadiñoko gazteek gehien bozkatu zuten jarduera hau 12 eta 17 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. Izen-ematea uztailaren 26a orduko eman beharko da Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados