Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

Gaur hasita ospatuko da eskualdean Euskararen Nazioarteko Eguna

PaddyRekaldeEtaItsua
‘Jukebox eka(h)itza’ ikuskizuna eskainiko dute bihar Elorrioko Gaztetxean Paddy Rekaldek, Itsuak eta Oier Floresek.

Egitarau oparoekin ospatuko dute Abadiñon, Berrizen, Elorrion edo Zaldibarren euskararen erabilera indartu eta hizkuntza bera sustatu nahi dituen Euskararen Nazioarteko Eguna. Abenduaren 3an ospatzen den eguna, 1949an ezarri zuen Eusko Ikaskuntzak eta bat egin zuten 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak.

Euskal Herriko herri gehienetan bezala, Durangaldeko hainbat herritan ere ospatuko dute Euskararen Nazioarteko Eguna. Zelaieta eta Traña-Matiena eskoletan gaur goizean egindako jarduerekin habiatu da Abadiñoko Udalak, herriko eskolek, guraso elkarteek eta Katalamixon aisialdi taldeak prestatutako egitaraua.

10:00etatik aurrera, otzarak zozketatu dituzte Matienako eskoletan, ‘Abadiño ezagutzen’ lehiaketan puntu gehien lortutako lehiakideen artean. Zelaietako eskolako ikasleek berriz, ‘Gure Nahia’ eta ‘Ahoa bizi, belarriak prest’ kantak abestu eta dantzatu dituzte.

Arratsaldean, Juan Martin Elexpuruk ‘Euskararen azternak Sardinian?’ hitzaldia emango du Txanportan.

Udalak egingo duen ‘Euskara auzolana’ adierazpenarekin hasiko dituzte gaur bertan ospakizunak Elorrion. Arratsaldeko 18:30ean berriz, ‘Euskararen erabilera, norberaren hautua ote?’ izenburua duen hitzaldia emango dute Bilbo aldeko hiztun aktiboak diren Lutxo Egiak eta Pedro Zuberogoitiak.

Gaztetxean egingo dira biharko prestatutako bi ekitaldiak, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Lehen jarduera Bizko-txoko solasaldiari lotutako ‘London Calling, nola aldaltu diren gauzak!’ izango da eta ondoren, poesia, musika eta irudi performatzailea batzen dituen ‘Jukebox eka(h)itza’ ikuskizuna eskainiko dute Paddy Rekaldek, Itsuak eta Oier Floresek.

Berrizen astebururako prestatuako egitaraua bihar, arratsaldeko 16:30ean eta 18:30ean, haurrentzako taularatuko den ‘ENE Kantak’ ikuskizunarekin abiatuko da

San Andres jaien egitarauren barruan tartekatutako agerraldiarekin ospatuko dute Zaldibarren Euskararen Nazioarteko Eguna. Bihar, arratsaldeko 18:30ean hasita, Go!azen’ telesaileko aktoreak ‘Go!azen dantzatu eta abestera’ ikuskizuna eskainiko dute. Ondoren, kantu poteoa egongo da.

Durango eta Zornotzako Udalek berriz, Euskararen Nazioarteko Egunaren aldeko adierazpenak onartu dituzte. Durangon gainera, ‘11 egun euskaraz’ ekimena aurkeztuko dute gaur berta, arratsaldeko 19:30ean, Andra Mariko elizpean, Karrika Antzerki taldearen partaidetzarekin.  ‘11 egun euskaraz’ ekimena 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den arren, eragileek herri batzordea sortu nahi dute urtearen hasieran.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados