Mallabiko Udala
Manariko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea

Funcor kooperatibari buruzko lanak irabazi du V. Durangaldeko Gazte Ikerlarien Sariketa

Durangaldeko Ikerlari Gazteen bosgarren deialdiak badu irabazlea. Andu Allande Moreno Basabe elorriarrak irabazi du, bere herrian bertan sorturiko Funcor kooperatibari buruz egindako ikerketa lanagatik. Kooperatibismoa. Kapitalismoaren barneko argi-izpi hutsala. Funcor kooperatibaren ibilbidea ardatz harturik eginiko ikerketa izenburua dauka aurkeztutako lanak.

Gerediaga Elkarteak 2022an ipini zuen martxan sariketa, Durangaldeko ondare, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko helburuarekin.

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren babesarekin garatu da aurten ere lehiaketa, eta horregatik, Idoia Otaduy presidentea ere egon da Morenori saria emateko hitzorduan, Gotzon Gomez Gerediagako presidentearekin batera. 1500 euroko saria jaso du elorriar gazteak.

Funcor kooperatibaren historian barrena

1955etik aurrera, Euskal Herrian hainbat proiektu kooperatibista jarri ziren abian eta giro horretan sortu zen Elorrion Funcor kooperatiba, Andoni Esparzaren eskutik. Esperientzia emankorra izan zen, 1970era arte iraun zuelarik. Galdategia edota nekazal makinaria saltzeko fabrika izatetik, beste hainbat egitasmoren sustatzaile izan zen: euskarazko herriko lehen ikastola, “arte” unibertsitatea, txirrindulari talde profesionala, Laboral Kutxa, edota Ama Lur euskarazko lehen film luzea, besteak beste.

Funcor kooperatibaren eragina aztertzeko eta historia biltzeko zenbait lan egin izan dira azken urteetan, eta 2022an jardunaldiak ere egin ziren Elorrion. Orain, Andu Allande Moreno Basaberen ikerketak ikuspegi berri bat eskaintzen dio kontakizunari: Funcorrek Elorrion izandako eraginean jartzen du begirada, eta horretarako orduko testuinguruaren azterketa egiten du.

Epaileen iritzia

Edizio honetako epaimahaia Iune Ruiz Taglek, Iruri Altzerreka Martinezek eta Peru Bilbao Lasak osatu dute. Euren iritziz, Morenoren lanak Durangaldeko historia garaikidearen pasarte garrantzitsu bat jorratzen du. “Ondo egituratua dago, bibliografia anitza dauka eta aurrez idatziz dokumentatu gabeko informazioak ere jasotzen ditu”, epaileen esanetan.

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. funcorrista

    Zorionak! Si quieres ahondar en ese tema no dudes en ponerte en contacto con los trabajadores de aquel entonces. Con los trabajadores normales, con los de la fundición, con los que tenían las manos ennegrecidas, elorrianos la mayoria. Faltan muchos, muchos ya han muerto, pero otros aún viven. Y luego estamos los hijos/as de aquellos cooperativistas, que hablaríamos muy a gusto, porque mantenemos muy vivas las vivencias de aquella época. Antes, cuando los de la Memoria celebraron sus jornadas en el 2022 sin contar con los trabajadores, las heridas mal cerradas volvieron a sangrar. Espero que tú hagas lo posible por recoger los testimonios de todas esas voces silenciadas. Muchos de los hijos hablaríamos gustosamente. Eskerrik asko!

    0
    0
    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados