Banner en desktop Banner en moviles
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
Mondragon-Unibertsitatea

Eskualdeko sortzaileen uzta oparoa Landako Guneko erakusmahaietan

Haurrei, gazteei zein helduei zuzendutako nobelak, poesia lanak, ipuinak, diskoak, eskolako materialak, jolasak edo osagarriak zango dira eskuragai Landako Guneko apaletan bihar hasiko den edizioan. Eskualdeko sortzaileek ere sortu berri dituzten lanak Azokako erakusmahaietan jarriko dituzte.

Gaztetxoentzat egindako lan ugari eskainiko dituzte Durangaldeko ekoizleek. Saroa Bikandik eta Amaia Egidazu durangarrek elkarlanean egindako ‘Poltsikorako poemak’ poema ilustratu bilduma aurkeztuko dute. Bikandik, gainera, euskal ahozko tradiziotik jasotako formulekin, kantekin eta poesiarekin egindako ‘Din Dilin Dan’ argitaratu du Pello Añorgarekin elkarlanean.

Eider Eibarrek Josu Cobelorekin sortu duen ‘MAEIOUR Euskaraz marrazten dugu!’ izeneko web-jokoa aurkezteaz gain, zuzeneko marrazkiak egingo ditu.

Xabier Olaso otxandiarrak hiru lan berri izango ditu edizio honetan. Alde batetik, ‘Ilargian kulunkantari’ bildumako ‘Haurtxoa’ eta ‘Txoriak kantari’ aurkeztuko ditu, eta bestalde, euskal mitologiako pertsonaiak tartekatzen dituen ‘Galtzagorriak dabiltza etxean’ gerturatuko du.

Gazte eta helduei zuzendutako lan berri bi aurkeztuko ditu Unai Iturriagak. Harkaitz Canorekin batera egin duen ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ bilduma ilustratua aurkezteaz gain, Alex Sanvirekin sortutako ‘Haur Besoetakoa: Itsasoan urak handi’, bildumare hirugarren ekarpena gerturatuko du. Gainera, Sanvirekin egin zuen ‘Udaberririk ankerrena’ lana ere berrargitaratu du.

Elurzuriren moldaketa

Elurzuri ipuin klasikoaren moldaketarekin dator Ander Berrojalbiz ‘Elurzuriren hiru heriotzak’ liburuan, eta Joseba Sarrionandiak egindako itzulpenaren bidez, mito zaharrak, sineskeria ilunak eta zorigaitz tragikoak berpizten ditu.

Sarrionandiaren testua eta Aristides Hernández marrazkilari kubatarraren ilustrazioak uztartzen dira ‘Munduari bira eman zion ontzia’ liburuan. Oraingoan, idazle iurretarrak Elkanoren munduari emandako lehenengo itzuliaren aitzakia hartzen du beste zenbait istorio azaltzeko.

Edizio honetan aurkeztuko den narratiban ere izango da Landakoko apaletan. Andoni Urzelaik, esaterako ‘Ametsen trafikatzailea’ eleberria aurkeztuko du eta Jose Enrike Urrutia Capeauk ‘Francisco de Garay-en urrea’ nobela jarriko du eskuragai.

Usue Egia durangarra bi lanekin gerturatuko da Landakora. Alde batetik, ‘Durango Sor(tzaileen)leku’ bekaren laguntzarekin argitaratutako ‘Ura leporaino’ aurkeztuko du, eta bestetik, Ane Arribillagaren ‘Nik esaten dudalako’ material didaktikoan tartekatutako irudiekin osatutako obra ere bertaratuko du.

35 urtetik beherakoen kategorian ‘Zeldak-Gorputz honetatik’ poema-bildumagatik 2020ko Lauaxeta Saria irabazi eta gero, Elena Olavek ‘Keinura itzuli’ bere bigarren lana emango du ezagutzera. Oraingoa, 57 poemaz osatutako obra aurkeztuko du.

Lanbideak galzorian

Kazetaritzak edo ikerketa lanak ere lekua izango dute edizio honetan, eta eskualdeko hainbat sortzaileren lanak aurkeztuko dira Azokan. Jesus Mari Arruabarrenak 26 lanbideren berri ematen du ‘Lege zaharrean: lanbideak galzorian’, eta argazkien eta fitxa argigarrien bidez baserriko, basoko, hiriko zein itsasoko beharrak ekarriko ditu gogora.

Maite Gerenabarrenak aldiz, bere herriko lantegiak urtez-urte izan duten garapena izan du hizpide Berrizko Udalak argitaratu duen ‘Berrizko industrializazioz’ liburuan.

Maria Gorosarrik berriz, ‘Fotokazetaritza. Argazkigintzaren teknika eta kazetaritzaren egitekoa’ liburuan, argazkiak ateratzeko teknika eta konposizio-arauak eskaintzeaz gain, irudi-artxiboak antolatu eta tratatzeko azalpenak ematen ditu.

‘31 vidas antifascistas vascas’ liburuan, Iban Gorritik Gerra zibilaren ondorioei eusten die, Euskal Herriko emakume eta gizonen historia ikaragarrien antologia baten bidez.

Haurdunaldia, erditzea, erdiondoa, umearen zaintza… tradizioz emakumeari egokitu zaizkion eginkizunen hausnarketa egiten dute Estitxu Fernandez eta Erika Lagomak, feminismotik eta amatasunetik pentsatutako ‘M ama* eme* ume*’ liburuan.

Leire Milikuak aurkeztuko duen ‘Lur gainean, itzal azpian’ lanak, lan eremura eta nekazaritzara hurbiltzen da landa eremuko emakumeen protagonismo (ez)a aztertzeko.

Alpino Tabira Mendi Taldeko Ramon Castillo eta Ibon Muruak argitaratutako lanak, Durangaldea oinez ezagutzeko bide bat eskaintzen dute ‘Ermitak bide, Durangaldea bizi’ liburuan.

Imanol Agirrek aurten argitaratu duen ‘Akresale’ lehenengo lana ere Azokan izango da, zaletuek eskura dezaten lan horretan bildu dituen mikroipuinak eta poesiak.

Musika eta hitzak

Eskualdeko sortzaileek, hitzak eta doinuak uztartzen dituzten hainbat lanekin gerturatuko dira Landakora. Marian Diaz Gorritik, esaterako, ‘Al nacimiento del hijo de Dios: Mesias sarritan+Belengo portalian’ liburuxka eta biniloa aurkeztuko du.

Estilo desberdineko doinuekin eta hitzekin datoz Igor Elortza eta Rafa Rueda; ‘Anonyme Popular’ izenburuarekin argitaratutako CDan eta liburuan bederatzi bertso-kanta tartekatzen dituzte.

57. Durangoko Azokak, eskualdeko musikarien azken lanak entzuteko eta eskuratzeko aukera emango du. Edizio honetan, Aitor Rubio eta Izaro izango dira konposaketa berriak aurkeztuko dituzten sortzaileak. Durangarrak, bederatzi kanta biltzen dituen ‘Argi Izpiak’ kaleratu du, bakarkako bere lehen lana. Mallabikoak berriz, hainbat musikarirekin egindako ‘Limones de Oro’ lanean tartekatu dituen 16 kanta bildu ditu.

Pandemia garaian sortutako lehen lana (‘Lo eza’) aurkeztu zuen iaz Insömnia taldeak, eta orain joera desberdineko doinuak biltzen dituen ‘Barne Mundua’ bere bigarren diskoa aurkeztuko du.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados