Banner en desktop Banner en moviles
Garaiko Udala
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Eskualdean bidegorri sarea eratzeko pausuak ematea eskatu du Durangaldeko EH Bilduk

DurangaldekoEHBilduBidegorriakPrentsaurrekoa“Durangaldeko herriak batuko dituen bidegorria egitea, gure eskualderako apustu estrategiko bat” dela eta, horrelako azpiegitura bat “eratzeko pausoak emango ditu” EH Bilduk. Bideak egiten hasteko eta “Udalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak osatutako erakunde arteko marko bat martxan jarri dadin”, mozio bat aurkeztuko dute eskualdeko udaletxeetan.

Eskakizun horrekin batera, EH Bilduk konpromezua hartu du “Durangaldeko bidegorria bultzatu eta horren alde lan egiteko” eta, gainontzeko erakundeekin batera, ibilbidea zehazteko, teknikoki ibilbide egokiena zein den erabaki edo kostuaren inguruko eztabaidan parte hartzeko prest daudela adierazi dute.

Ekimen honekin, ingurugiroa errespetatzen duten herriak bultzatu, eredu bizigarriak, jasangarriak eta gizatiarrak eraikitzeko apustua egin eta “bide horretan jartzen gaituzten iniziatibak martxan jartzea” eskatzen dute. Horretarako, mugikortasunerako azpiegiturak sortu eta aisialdi osasungarriago ahalbidetzen duten baliabideak beharrezkoak direla uste dute.

Dagoeneko bizikletaren erabilgarritasuna errazten dituzten hainbat proiektu eginda daudela diote EH Bildutik. “Batetik Durangaldeko Lurraldearen Zatiko Planak (LZP) ezartzen duen bizikleta sarea dugu, bestetik Durangaldeko Mankomunitateak eginiko Mugikortasun Planeko bizikleta sarea, eta azkenik, Urkiola Landa Garapen Alkarteak idatzitako bidegorri proiektua”.

Durangaldeko LZPak, mugikortasuna hobetzeko neurriak ezartzen ditu, oinezkoen eta bizikleten erabilera motordun ibilgailuekin bateratzea lehendik dauden bideetan, edota bizikleta errailak jartzea. Horrelako eginbeharra Udalen eta Foru Aldundiaren ardura bada ere, Aldundiak Bizkaia osoko sarearen diseinua egin du baina eskualdean ez du aurrerapausorik eman egitasmo hori bideratzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

3 Comentarios

  1. Gorri Gorria

    Galdera bat egitearren, bidegorria zerez egingo da? Porlanez?

    Deja una Respuesta
  2. Nai

    Me imagino que la alcaldesa de zaldibar en sus terrenos pondra prohibido perros como ha hecho en el campo de futbol viejo , en un sitio donde la gente va a andar con sus perros . Ni siquiera dejarnos ir con nuestros perros atados no .PROHIBIDO

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados