Maristak Durango
Azoka Idiomas Durango
Urkiola Landa Garapena
Bvrns Academy Durango

Elorrioko Udalak Aldatsekua
aisialdi-gunea berritu du

Elorrioko Udalak Aldatsekuako aisialdi-gunea egokitzeko lanak amaitu ditu, 2025eko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan herritarrek bozketa bidez aukeratutako proposamena gauzatuz. Lanak iaz hasi baziren ere, azken asteotan amaitu dira. Esku-hartzearen helburua gunea irisgarriagoa, erabilgarriagoa eta erakargarriagoa bihurtzea izan da, bertan aisialdiaz eta kirolaz gozatzen duten herritarren beharrei erantzunez.

Egindako hobekuntzen artean, frontoiraino iristen den arrapala berri bat eraiki da, gunerako irisgarritasuna bermatzeko eta, aldi berean, garbiketa eta mantentze-lanak errazteko.

Horrez gain, txintxaun berriak instalatu dira, frontoia berritu da (zorua egokituz eta hormak konpondu eta margotuz), eta ingurunea oro har txukundu da. Frontoiko hobekuntzak diseinatzerakoan, Elorrioko Hori-Hori pilota taldearen ekarpenak eta irizpideak kontuan hartu dira, instalazioak erabiltzaileen beharretara ahalik eta gehien egokitzeko.

Hasiera batean, aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan 50.000 euroko inbertsioa aurreikusi bazen ere, 2025eko udal aurrekontuak onartzeko EAJrekin lortutako akordioaren ondoren, jarduketa osatzeko aurrekontua handitzea erabaki zen. Horri esker, aurreikusitako hobekuntza guztiak gauzatu ahal izan dira, herritarrek aukeratutako proiektuari erantzun osoa emanez.

​Aldatsekuako esku-hartzearekin, Udalak berriro ere azpimarratu nahi izan du aurrekontu parte-hartzaileek herritarren lehentasunak udal inbertsio bihurtzeko duten balioa, udalerriko espazio publikoak hobetzen eta herritarren bizi-kalitatea indartzen lagunduz.

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Artículos Relacionados